Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 48

418

RAMÓN PARADA

Beste alde batetik, lanbide liberal eta benetako funtzionarioen artean badira beste langile kategoria batzuk, eta horiei bete­betean dagokie lanbide ofizial izena (horien adibide ditugu notarioak eta jabetza erregistratzaileak). Horiek guztiak Estatuak hautatu eta izendatzen ditu, gehienetan, oposizio sistemaren bidez. Dena dela, langile horiek profesional liberal gisa jarduten dute, euren ordainsaria ez dutelako Estatuko aurrekontuen pentzutan jasotzen, baizik eta norbanakoengandik zuzenean, araudietan onesten den arantzelaren bidez. Amaitzeko, Administrazio korporatiboaren sektore bateko funtzionarioei ere ez zaie aplikatzen funtzionarioen eraentza orokorra. Merkataritza, In­ dustria eta Nabigazio Ganbara Ofizial nahiz Hiri Jabetzaren Ganbara ofizia­ letako idazkariak dira funtzionario horiek. Funtzionarioon karrera, zati batean, Estatuko Administrazioak antolatu eta kudeatzen du, Toki Adminis­ trazioko Nazio Kidegoekin gertatzen den gisara.

6. ENPLEGU PUBLIKOA ETA AUTONOMIEN ESTATUA Arestian esan dugunez, funtzionarioak sailkatzeko, kontutan har daiteke haiek lanean ari diren Administrazioa. Horrela, 1978ko Konstituzioaz ge­ roztik, autonomi erkidegoetako funtzionarioak aipatu behar dira, nahiz eta Konstituzioak oso gainetik arautu gai hori. Egin­eginean ere, Konstituzioak ezarri duen arau bakarra hauxe da: Estatuak eskumen esklusiboa du Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari, Administrazio Prozedura Erkideari eta herri administrazioetako funtzionarioen estatutuari buruzko oinarriak oneste­ ko (149.1.18. art.); baina, Konstituzioak ez ditu zehaztu autonomi erkidegoei transferitu beharreko zerbitzuak. Hala ere, bazen Bigarren Errepublikako esperientzia. Erregimen horre­ tan, Estatuko funtzionarioak Kataluniako Generalitatera transferitu ziren, baina transferentzia hori funtzionarioen alde egin zen: funtzionarioek eurek aukera zezaketen Estatuan iraun ala transferituak izatearen artean; azken ka­ su horretan, euren jatorrizko estatu kidegoetara itzultzeko eskubidea zuten. Ildo horretatik, Neurriei buruzko Legea ere eskuzabala izan da funtzionario transferituen egoera arautzean. Horiek, izan ere, bi administraziotako funtzio­ nario dira betiko: batetik, autonomi erkidegoetako berezko funtzionario dira; bestetik, ordea, euren jatorrizko estatu nahiz toki kidegoetan diraute adminis­ trazio egoera berezian. Egoera berezi horrek hau esan nahi du: Estatuko nahiz tokiko funtzionarioak izan arren, autonomi erkidegoetan ematen dituzte zer­ bitzuak; haatik, jatorrizko Estatu nahiz toki kidegoetan ere euren eskubide guztiei eusten diete «horietan jardungo balute bezala» (12. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu