Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 44

414

RAMÓN PARADA

Eraldaketa hori uztailaren 28ko 23/1988 Legearen bidez egin zen, hau da, Funtzio Publikoaren Eraldaketa Aldatzeari buruzko Legea erabilita. Lege ho­ rrek, geroago ikusiko dugun moduan, funtzionarioei nahiz lan­kontratuko langileei zegozkien lanpostuak zehaztu zituen; horretara, zehaztasun horietan oinarriturik eta oposizioak erabiliz, herri administrazioek langile ugari fun­ tzionario bihurtu zituzten. Oposizio horietan merezimendutzat hartu zen lan­kontratupean betetako lanaldia (hamabosgarren xedapen iragankorra). Funtzio Publikoaren Eraldaketa Aldatzeari buruzko Legea zutziarakotasuna gutxitzen ahalegindu zen; egin­eginean ere, izendapen askeko lanpostuak zehaztean sortzen zen erabateko zuhurtziarakotasun hori. 1984ko Legearen arabera, lanpostu zerrendetan zehaztu behar ziren izendapen askeko lanpos­ tuak. Baina, 1988ko Legeak alde hori eraldatu, eta izendapen askearen sis­ tema erreserbatu zuen lanpostu garrantzitsuenak (zuzendaritzakoak) horni­ tzeko. Dena den, beste zenbait lanpostutan ere izendapen askea erabil zite­ keen, baldin eta, lanpostuon izaera kontutan izanda, sistema hori aukeratzen bazen. Horrela, Administrazio­burua nahiz funtzionario taldeak modu poli­ tikoan kontrolatzea lortu zen. 1984ko Legearen bigarren eraldaketa, ostera, abenduaren 29ko 22/1993 Legeak egin du (Zerga neurriei, funtzio publikoaren eraentza juridikoaren eraldaketari zein langabeziagatiko babesari buruzkoak). Lege hori krisialdi larrian onetsi zen, eta honakoa zuen helburu: herri administrazioen plantila­ ko langile zein funtzionarioen kopurua gutxitzen ahalegintzea. Xede hori age­ rian ez uzteko, Legearen zioen azalpenak aipamen orokor hauek erabili ditu: administrazio antolaketak arrazionalizatu eta egokitu behar dira; azkartasuna eta eragingarritasuna bilatu behar dira; eta, azkenik, langileen kostuak opti­ mizatzeko ahalegina egin behar da. Hariari segiz, eraldaketaren ardatz nagu­ siak hauexek dira: enplegu planak, plantilako langile nahiz funtzionarioak berreratxikitzeko bideak eta funtzionario harremanei buruzko arauketa berria. Neurri horiek guztiak direla bide, funtzionarioei lanpostua ken dakieke, fun­ tzionario horiek lekuz alda daitezke euren gogoaren kontra edota, atzenean, derrigorrezko eszendentzia egoeran utz daitezke. Egoera hori, salvata distan­ cia, XIX. mendeko utziliar egoeren antzekoa da: funtzionarioari lanpostua kentzeaz gain, bizirik irauteko moduko pentsioa besterik ez zaio ordaintzen; bestela esateko, oinarrizko ordainsariak baino ez zaizkio ematen. Amaitzeko, arestian ikusitako lege horrek «salbuespeneko eraentza» sortu zuen funtzio publikoari buruzko zuzenbidearen eremuan; edozelan ere, enplegu planak direla­eta eraentza hori aplikatu gabe gera daiteke.

5. ENPLEGU PUBLIKO MOTAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu