Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 42

412

RAMÓN PARADA

enplegu publikoaren zatiketak —funtzionarioen eta langileen artekoa— ere 1964ko eraldaketa horretan du abiaburu.

4. NEURRIEI BURUZKO 1984KO ABUZTUAREN 2KO LEGEA. HORREN OSTEKO ERALDAKETAK Franco jenerala hildakoan (1975an) demokraziarako trantsizioa hasi zen eta hauxe dugu garai horretako ezaugarririk bereizgarriena: funtzio publikoa­ ren sistema zehatzik ez egotea. Ondoko ingurabarrek hazarazi zuten burokra­ zia garai horretan: hasteko, Nazio Mugimenduen eta Sindikatu Bertikalen langileak nahiz kontratatuak funtzionario bihurtu ziren; bigarrenez, autonomi erkidegoen bidetik etorritako enplegu publikoaren iturri sortzaileen eragina somatu zen. Toki erakundeek, Administrazioan kontratatuta zeuden langileen presioa zela eta, izugarri gehitu zuten euren langile kopurua, oposizio murriz­ tuen bidez. Estatuak Toki erakundeetako langileen gain egin ohi zituen kon­ trolak ezabatu ziren, langileen kopurua errazago gehitzeko. Gainera, 1981eko otsailaren 2ko epaian, Konstituzio Auzitegiak berak adierazi zuen kontrol horiek eta toki autonomia bateraezinak zirela. Beste alde batetik, demokraziarako trantsizioan oposizioen bidezko hau­ tespen sistemari ere kritika zorrotza egin zitzaion, eta Lan zuzenbidea gorai­ patu zen funtzio publikoari buruzko Zuzenbidearen hautabide gisa. Horrez gain, demagogia hutsez bazen ere, funtzionarioen kidegoak korporatibismo politikoarekin parekatu ziren. Edonondik begira dakiola ere, kritika horrek ahaztu zuen XIX. mendeko liberal moderatuek Frantziako eredutik jaso zituz­ tela funtzionarioen kidegoak, hots, kidego horiek ez zituela Francoren dikta­ durak asmatu; are gehiago, kritika horrek ondokoa ere ez zuen gogoan izan: korporazioen teknika funtzio publikoaren sistema guztietan zegoenez, sindi­ katu eskubideak aintzatesteak teknika hori indartu besterik ez zuen egiten. Izanak izan, demokrazia iritsi eta 1978ko Konstituzioa indarrean jarri ondo­ ren, funtzionarioen sindikazio nahiz greba eskubideak aintzatetsi eta norma­ lizatu ziren. Horren harira, Konstituzioa indarrean jarri eta gero sortu zen lehen Go­ bernua Unión de Centro Democráticorena izan zen, baina Gobernu horrek ez zuen aldaketa garrantzitsurik egin. Geroago, sozialisten Gobernuak eralda­ ketari ekin zion, konpondu gabeko bateraezintasunen arazotik abiatuz (aben­ duaren 26ko 53/1984 Legea). Eraldaketa horrek emaitza positiboak izan zituen, erabat baztertu baitzuen sektore publikoan enplegua izan eta, aldi be­ rean, pentsioa jasotzea. Haatik, Gobernu sozialistak zegoen­zegoenean utzi zuen ondoko arazoa: funtzio publikoa eta pribatua bateratzearen aukera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu