Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 40

410

RAMÓN PARADA

gaineko ministerioaren edota ministerioen baimenaren menpe utzi zituen el­ kartearen eraketa eta iraupena. 1918ko Oinarri Legeak izugarri zabaldu zuen karrera. Egin­eginean ere, lege horrek kategoria hauetan batu zituen funtzionarioak: Administrazio­ ­buru, bulego­buru eta, azkenik, ofizial zein laguntzaileak; gainera, horietako bakoitza hiru klasetan banatu zuen (lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena). Ondorenez, hamabi graduko ordena hierarkikoa sortu zen, hirugarren klase­ ko laguntzailetik (azpiko gradutik) hasi eta lehen klaseko Administrazio­ ­bururaino (gradurik altueneraino) iritsiz. Beste alde batetik, hirugarren oina­ rriak zehaztu zuen igoerak «antzinatasun hertsia» kontutan hartuta egingo zirela. Edozelan ere, arau horrek salbuespen batzuk izan zituen, ondoko arra­ zoiagatik: txanda bat erreserbatu behar zen azpiko kategorian bi urteko zerbi­ tzua zeramatenen artean oposizioa egiteko (oposizioetatik ateratako funtzio­ narioa bulego­buru postura igoko litzateke); eta beste txanda bat, hautespen askearen bidez zenbait lanpostuts betetzeko. Azken sistema hori Administra­ zio­buru kategoriara zein kategoria horretako klaseren batera igotzeko era­ biltzen zen. Azkenik, ofizial kategorian zuzeneko oposizioen bitartez sartzeko, titulu ahalmen­emailea bakarrik zen beharrezkoa. Zerbitzuan lau urtez jardunean aritutako laguntzaileak, ostera, titulurik gabe sar zitezkeen kategoria horre­ tan, euren klasea kontutan hartu gabe (bigarren oinarria); gainera, laguntzaile horiek ofizial kategoriara irits zitezkeen, eta hortik goragoko kategorietara, antzinatasun edota hautespen askeko txanden bidez. Labur esateko, 1918ko Legeak ezarritako sistema itxiaren ohiko karrera zen: kidego militarretan eta, azken aldi honetan, Ingalaterrako Civil Servicean Unified Administration Grouperako ezarritako karreren antzekoa.

3. FUNTZIO PUBLIKOAREN SISTEMA ITXIA BERTAN BEHERA UZTEA Espainiako ohiko sistemak Frantziakoaren eragin nabaria izanik, honako osagaiak zituen: saileko kidego hierarkizatuak, orokorrak zein bereziak; zer­ bitzuen errentamendutik eta Lan zuzenbidetik erabat bereiztutako eraentza juridikoa; eta, azkenik, enplegu egonkorra. Sistema horrek, bestalde, aldaketa garrantzitsurik gabe iraun zuen ondoko erregimen guztietan: Borboitarren itzuleran, Primo de Riveraren diktaduran, Bigarren Errepublikan eta Fran­ coren Erregimenaren garaiko lehenengo bi hamarkadetan. Azken buruan, sis­ tema horren lehen hutsalketa 1963ko Oinarri Legearen eta 1964ko otsailaren 7ko testu bateginaren eskutik etorri zen. Lege horiek oinarrizko hiru aldaketa egin zizkioten ohiko ereduari.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu