406
RAMÓN PARADA
ez dator bat sistema berriak ezarri nahi duenarekin, hots, funtzionarioak toki, autonomi eta Estatu eremuan mugitu ahal izatearekin. Zernahi gisaz, ezinezkoa denez hutshutsetik guztia eraldatzea, aurreko ereduaren osagai batzuei eutsi zaie, baina osagai horiek eredu berria hutsaldu besterik ez dute egin. Horrela, funtzio publikoaren eredu itxitik haren zorroz tasunak geratu dira, besteak beste, funtzionarioak hautatzeko prozedura for malizatuak (oposizio zein lehiaketak), funtzionarioen mugiezintasun geogra fikoa edota enpleguaren iraunkortasuna (enplegu hori bizitza osorako zen). Osagai horiek guztiek gaur egun gailendu omen den eredua —Ipar Amerike tako eredua— aldarazten dute; edozelan ere, Ipar Ameriketako sistemak askatasun handiagoa ematen du funtzionarioak hautatzeko, edota soberan dauden langileei enplegua kentzeko (plantilak berregituratzearen bidez).
2. FRANTZIAKO EREDUAREN JASOERA XIX. mendean zehar, Frantziako funtzio publiko itxiaren osagaiak hartu zituen Espainiako sistemak eta, ondorioz, funtzionarioak kidego hierarkiza tuetan sailkatu ziren. Kidego horien eremua saila zenez, kudeaketa ere sailez sail egiten zen. Hala ere, Antzinako Erregimenean eraturiko osagaietan argi ikusten zen Frantziaren eragina Espainiako ilustratuen gain. Eragin horrek hainbat ondorio izan zituen. Batetik, garrantzi handiko funtzionario kidego eta eskolak sortu ziren, esaterako, Bideetako Ingeniarien Kidego zein Eskola (XVIII. mendearen azken aldekoa). Bestetik, karrera sistemaren oinarrizko printzipioak —merezimendu printzipioa eta funtzionarioen hierarkiari buruz koa— jaso zuten arauak sartu ziren. Arau horien adibide ditugu Bilduma Berriberrian Korregidoretzak eta Alkatetza Nagusiak hornitzeko moduaren inguruan ezarritakoak: «karrera honetan jardun dutenek ezin dituzte hiruga rren klaseko enpleguak bete, lehenengo eta bigarren klaseetatik igaro barik; gainera, maila bakoitzean beharrezko diren orduak egin behar dituzte, eta klase batetik bestera igarotzeko, lehentasuna dute antzinatasun handiagoa dutenek; eta, horien artean, euren merezimenduegatik nabarmendu direnek» (1783ko martxoaren 29ko Errege Dekretua). Edonola ere, XVIII zein XIX. mendean kidegoak zerbitzu bakoitzaren xehe tasunak kontutan hartuz eratzen ziren; ondorenez, kidegoak ez zuen zertan bat etorri funtzio publikoaren eredu abstraktu edo orokorrarekin. Horrez gain, funtzionarioen prestakuntza, eskubide zein eginbeharrak ezartzen ziren, kide goak bere kargura zuen administrazio sektore nahiz herri zerbitzuaren helbu ru nahiz erantzukizunen arabera. Oharkizun hori, izatez, oinarrizkoa da, eta bidea ematen digu fase hau gehiegizko eraberekotasuna duen fase gisa ka lifikatzeko. Arean bere, fase horretan funtzio publikoaren sistema zelanbai