404
RAMÓN PARADA
1. ENPLEGU PUBLIKOAREN SISTEMAK IZANDAKO BILAKAERAREN FASE OROKORRAK Espainiako funtzio publikoaren eredua, beste herri batzuetakoa bezala, bilakaera historiko baten emaitza da; dena den, funtzio publikoaren hasierako sistema itxiak izandako hutsalketa ikusita, gaur egun, «funtzio publiko» adie razmoldea baino, «enplegu publiko»arena aproposagoa izango litzateke. Bila kaera hori konstituzionalismoarekin hasi eta Funtzio Publikoaren Eraldake tarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legera arte iritsi zen (gero, lege hori Funtzio Publikoaren Eraldaketa Aldatzeari buruzko uztailaren 28ko 23/1988 Legeak eraldatu zuen). Bi mende inguru iraun zuen aldi luze horretan, hiru fase ikus ditzakegu elkarrengandik oso bereiztuak: Lehenengo fasea XIX. mendean hasi —liberal moderatuen eraldaketak agertu ziren aldi horretan— eta 1963–1964ko legeriaren ondoriozko eralda ketara arte heldu zen, eta berezitasun gisa Frantziako funtzio publikoaren sis tema itxia jaso zuen. Bigarren fasearen hasiera Estatuko Funtzionario Zibilei buruzko Legean kokatzen da (otsailaren 7ko 315/1964 Dekretuak onetsitako testu bateginean). Fase horren berezitasuna hauxe dugu: Frantziako eredua hutsaltzen hasi zen funtzionarioen hierarkia ezabatzearekin batera. Eta, jakina, ezabatze horrek berekin ekarri zituen: gradu nahiz kategoria pertsonalak kentzea; eta Espai niako sistema eragin anglosaxoniarra zuten sistemetarantz hurbiltzea, hala Ingalaterrakorantz, nola Estatu Batuetakorantz. Horrela, funtzionario orokor edo sailartekoaren erakundea eta lanpostuen sailkapenaren teknika jaso ziren. Azkenik, hirugarren fasea daukagu, gaur egun indarrean dirauena. Fase hori Funtzio Publikoaren Eraldaketarako Neurriei buruzko 1984ko abuztua ren 2ko Legearekin hasi zen; lege hori demokraziarako trantsizioaren aldi zehazgabea amaitutakoan eman zen. Lege horrek ekarritako berritasuna hau xe da: funtzio publikoaren eredu irekia behin betiko onartzea. Geroago ikusi ko dugunez, eredu hori Ipar Ameriketako eredutik hurbil dago eta, era berean, Europako herriek berezkoa duten eredutik nahiz Europako erkidegoetakotik urrun. Halaber, gauza nabaria da —Alemaniako sisteman egiten den beza la— lan enplegu publikoaren eraentza ere onartu dela funtzio publikoaren eredu irekiarekin batera; izan ere, aukera hori 1963–64ko legerian jasota ze goen arren, ez zen asko garatu. Horrez gain, uztailaren 12ko 9/1987 Legeak ordezkaritza zein negoziazio kolektiboari buruzko sistema onartu zuen, eta sistema hori iaia hitzez hitz jaso zen Italiako Zuzenbidetik. Bestalde, Funtzio Publikoaren Eraldaketarako Neurriei buruzko 1984ko Legeak deslegeztatze teknikaz abusatu zuen, eta abusu hori Konstituzio Auzi