Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 29

FUNTZIO PUBLIKOAREN SISTEMAK

399

ri buruz egiten dituen kalifikazioek; kalifikazio horiek, bestalde, funtzionario­ ari jakinarazi behar zaizkio. Halaber, 1979az geroztik, funtzionarioek epe bat bete behar dute proba modura (urtebete, gehienez jota), lanpostu berrirako gaitasuna dutela frogatzeko. Azken berme gisa, igoera arloko edozein admi­ nistrazio erabakitan, langileen ordezkariek esan beharrekoa entzun behar da. Agente publikoek, ordea, ez dute funtzionarioen moduko igoera eskubide­ rik, agente horiek lanpostu zehatz bat betetzeko hautatuak izan direlako, eta ez kidego hierarkizatu batean sartzeko. Horren ondorioz, agente publikoek eu­ ren lanbide egoera hobetzeko duten modu bakarra da enplegu hobe baterako beste hautespen batera aurkeztea. Hala ere, onartzen da hitzarmen kolektiboek ondokoa ahalbideratzea: Administrazioak enplegaturen bat goragoko lanpos­ tuan jartzea proba modura; langileak lanpostu horretako betekizunak baditu, birsailkapen bat egin eta lanpostu horretan uzten da enplegatu hori. Gaiari buru emateko, Alemaniako funtzio publikoaren azken berezitasuna diziplina eraentzaren antolaketa da, antolaketa hori erdi­jurisdikzionalizatua baita. Diziplina eraentza hori gauzatzeko, Justizi Ministerioan fiskala eta pro­ kuradore erakundeak sortu dira, eta horiek diziplina prozedurak abiarazteko ahalmena dute. Ondoren, prozedura hori funtzionario batek instruitu eta dizi­ plina batzordeak ebatziko du (batzorde­burua magistratua da, eta bi funtzio­ nariok laguntzen diote magistratuari). Azkenik, batzordearen erabakien aur­ kako gorajotze errekurtsoa Diziplina Auzitegi Federalean jartzen da.

B) Italiako sistema: negoziazio kolektiboa funtzio publikoan Italian, funtzio publikoaren sistema (herri horretako beste administrazio erakunde askoren antzera) zuzenean oinarritu da Frantziako ereduan. Guztia­ rekin ere, ez da hori Italiako sistema aipatzearen arrazoia; ikertu nahi duguna da Italian sortu den fenomeno nabaria, hots, funtzio publikoa laboraliza­ tzearen fenomenoa. Fenomeno hori ez zen Alemanian bezala gertatu: Italian, herri administrazioetako enplegatuak ez ziren banatu bi taldetan, hau da, ez zen egin funtzionarioen eta langileen arteko bereizketa hori. Aitzitik, labora­ lizazioa beste bide batetik etorri zen: Lan zuzenbideko ohiko erakundeetako bat —negoziazio kolektiboa— karrera funtzionarioei aplikatzetik, hain zuzen (382/1975 zenbakidun Legea, eta Enplegu Publikoari buruzko 1983ko mar­ txoaren 29ko Lege Markoa, 1985eko abuztuaren 8ko Legeak eraldatutakoa). Dena dela, gai batzuk negoziazio kolektiboari eratxikitzeko, Konstitu­ zioaren 97. artikuluak ezarritako lege erreserbaren eragozpena gainditu behar zen. Artikulu horrek funtzio publiko osoaren gain ezarri zuen lege erreserba, eta arlo horretako zenbait eduki negoziazio kolektiboaren bidez arautzea oz­ topatu zuen («administrazio organoak lege baten bidez antolatzen dira,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu