Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 25

FUNTZIO PUBLIKOAREN SISTEMAK

395

osatzen dituzte. Azken buruan, organo horiek ezin badiete irtenbiderik eman taldeen desadostasunei, orduan tartekaritzara jotzen da. Horrelako kasuetara­ ko, Funtzio Publikoaren Tartekaritza Auzitegia dago (Civil Service Arbitra­ tion Tribunal); auzitegi hori lehendakari independente batek eta Administra­ zioa nahiz funtzionario elkarteen ordezkari diren bi kidek osatzen dute, hurre­ nez hurren.

5. FUNTZIO PUBLIKOA LABORALIZATZEARI BURUZKO KASU BI. ALEMANIA ETA ITALIA Jarraian, funtzio publikoaren bi kasu ikusiko ditugu, Espainiako enplegu publikoaren beste alde batzuk hobeto ulertzen lagunduko digutenak. 1. kasua: Administrazioan bertan eraentza bi batera agertzea, bata funtzio publikoa, bestea, ordea, lan eraentza (berezitasun hori Alemanian agertu zen, Espainian baino lehenago); 2. kasua: Administrazio eta funtzionarioen ordezkarien ar­ teko negoziazio kolektiboaren bidez zehaztea funtzionario harremanen edukia (Italiatik jasotako esperientzia da hori, eta Italian bezala edota antzera ezarri da Espainian ere). Egia esan, bai Italiako sistemak, bai Alemaniakoak, erakusten dute Lan zuzenbidea asko sartu dela funtzio publikoan, nahiz eta sistemok modu zein ñabardura desberdinak izan (ñabardura horietako batzuk nahikoa interesga­ rriak dira, eta gero aztertuko ditugu).

A) Alemaniako Zuzenbidean funtzionarioak eta enplegatuak batera agertzea Alemaniako funtzionarioen sistema Prusian sortu eta Erdi Aroko milita­ rismoaren antzera eratu da. Horrenbestez, erregeri fideltasuna zin egitea zen sistema horren oinarri eta, zin hori zela bide, uste zen koroak ere leialtasuna zor ziola funtzionarioari. Horrela, funtzionarioaren eta erregeren arteko nola­ baiteko ezkontza sortzen zen, baina ezkontza edo elkarren arteko leialtasun horrek mistikaren alorrean jarduten zuen, Zuzenbidearenean baino gehiago. Harreman horien ondorioz, funtzionarioak bere gaitasun eta fede oso­osoa (inolako murrizketarik gabe) eskaintzen zion lehenik, erregeri, eta gero, Esta­ tuari. Edonola ere, leialtasuna zein fideltasuna nekez azal daitezke testu ju­ ridikoetan edota eskubide zein betebeharren katalogoetan; izanak izan, doktri­ nak eta jurisprudentziak betidanik adierazi dute eskubide horiek ez direla «subjektiboak» ez eta betebeharrak «oro hartzaileak» (KOENIG). Hori dela eta, Alemaniako ohiko funtzionarioaren eta Administrazioaren arteko harremanak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu