FUNTZIO PUBLIKOAREN SISTEMAK
389
Ameriketako funtzionarioek prestakuntza eskasa dute eta hau da horren arrazoia: sistema irekietan beti uste izan da funtzionario izateko ez dela pres takuntza berezirik behar, eta Administrazioari zerbitzu egiteko nahikoa direla heziketa sistema orokorrean jasotako irakaspena, enpresa pribatuetan hartu tutako esperientzia eta trebatze ikastaroetan lortutako ezaguera. Hala eta guz tiz ere, heziketa sistema orokorrak nahiz beste erakunde batzuetan jasotako esperientziak sortutako konfiantza horren ordez, ideia hau ari da nagusitzen: Ipar Ameriketako Administrazioak halako «West Point» zibila sortu behar du, lehenengo eta behin, funtzionarioak hautatu eta prestatzeko, eta gero, funtzio nario horiek trebatzeko. Bestalde, 1978an Carter lehendakariak Civil Service Reform Acta onetsa razi zuen, sistemaren akats batzuk zuzen zitezen. Gorago esan bezala, Civil Service Commission deiturikoa 1883an sortu zen, eta ordutik 1978ra arteko aldaketarik garrantzitsuena Civil Service Reform Actak berak ekarri zuen. Commission horren ordez, Langileen Zuzendaritza Bulegoa (organo betearaz lea) eta Merezimendu Sistema babesteko Batza nahiz beraren Kontseilu Be rezia (jurisdikzio gisako organoak) sortu zituen. Bigarren horrek, berriz, hauxe defendatzen zuen: lehengo egoeraren aurka jartzea, hau da, funtziona rioak arrazoi politikoengatik ez alboratzea edo kargutik ez botatzea. Edozein kasutan ere, eraldaketa horren alderik berriena (funtzio publi koaren sistema itxirantz egitea ekarri zuen berritasun horrek) ondokoa dugu: benetako karrera edo zuzendaritzako funtzionario kidegoa sortzea, beti egon daitezen Administrazioaren jarraikortasuna eta neutraltasun politikoa berma tuko duten pertsona gaituak. Horixe da Zerbitzu Betearazle Gorenaren helbu rua, (ZBGrena); erakunde horrek zenbait lanpostu ditu erreserbatuta, bai Ad ministrazio Federalean, bai agentzietan. Azkenik, zerbitzu horretako kideak modu berezian hautatzen dira eta, izendatutakoan, berme eta pizgarri garran tzitsuak dituzte: batetik, kari arrazoitua behar da kide horiek euren kargueta tik apartatzeko eta, bestetik, kideok babestuta daude legez aurkako nahiz zio politikoen ondoriozko bereizkerietatik, edota norbanakoek egindako salaketen ondoriozko errepresalietatik.
4. INGALATERRAKO «CIVIL SERVICE» «Garrantzitsuena zintzoa izatea da; bestela, zenbat eta gehiago jakin, hainbat eta okerrago». Oscar WILDE Ikusiko dugunez, gauzak franko aldatu dira Erresuma Batuan, Civil Ser vice deritzona orain dela mende bat baino gehiago sortu zenetik hona. Hala eta