Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 188

558

RAMÓN PARADA

11. DIZIPLINA ERANTZUKIZUNA Estatutuak diziplina ahalgoari buruzko arauketa oso laburra jaso du: ze­ hapenen taula eta zehatzeko prozedura besterik ez du aipatu; aitzitik, ez di­ tu zehaztu funtzionarioek —jubilatutakoek barne— inoiz edo behin egin di­ tzaketen urratzeak. Zehapen taulak hauexek hartu ditu: idatziz egindako oharbideak; zentza­ razpen edo amonestazioak; maila igotzearen aldi baterako etetea; maila ken­ tzea edo galtzea; gradua galtzea; ezeztapena; eta, amaitzeko, jubilatuta daude­ nentzat, pentsioa jasotzeko eskubidea galtzea —osoa zein zati bat—. Horren harira, zentzarazpena edota idatzizko oharbidea izendapenak egi­ teko ahalmena duen agintariak ezar dezake, bai hierarkian funtzionarioaaren gain dagoen agintariak agindurik, bai bere arioz; zehapen horiek jartzeko, ez da beharrezkoa Diziplina Kontseiluaren aurretiazko txostena. Gainerako ze­ hapen guztiak ere agintari berberak ezartzen ditu, zehapen prozedura arrunta­ ren bidez, eta Diziplina Kontseiluak munta handiko zeregina du prozedura horretan. Kontseilu hori kontseiluburuak eta kasuan­kasuan hautaturiko lau kidek osatzen dute; aldez aurretik egindako zerrendetatik hautatzen dira ho­ riek. Kideok, gutxienez, funtzionario hobendatuaren gradua izan behar dute. Bestalde, Kontseiluak ez du inoren menpe jarduten, eta hark eginiko lanak sekretuak izan behar dira. Prozedurari dagokionez, arau batzuk bete behar dira. Diziplina Kontsei­ luaren lehenengo bileran kontseiluburuak arazo osoari buruzko txostena egiteko agintzen dio kontseilukide bati. Funtzionario hobendatuak 15 eguneko epea du bere defentsa prestatu eta defentsa hori aurrera eramateko. Horren inguruan, hauxe egin dezake funtzionarioak: ahozko zein idatzizko ohar­ bideak aurkeztu, lekukoak deitu edota berak hautaturiko defendatzailearen bi­ tartez jardun. Egitateak ez badira behar bezala argitu, Kontseiluak alderdien arteko aurkakotasun inkesta egitea agin dezake, eta inkesta hori instruktoreak zuzendu behar du. Behin instrukzioa amaitutakoan, eta ordura arte egindakoa ikusita, Diziplina Kontseiluak txosten arrazoitua aurkeztu behar du, beraren aburuz egitate hobentatuei aplikatu behar zaizkien zehapenen inguruan. Kon­ tseiluburuak ondoko kasuetan bakarrik hartzen du parte erabakietan: prozedu­ ra arazoei buruzko erabakiak direnean edota botoen hainbanaketa dagoenean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.