Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 186

556

RAMÓN PARADA

—Bigarren igoera mota (funtzionario sisteman gehien erabiltzen dena) gradu igoera da, eta goragoko graduan lanpostutsa dagoenean gertatzen da. Arean bere, azpiko graduan bi urteko antzinatasuna izan eta igoera bera nahi duten funtzionarioek baino merezimendu hobeak dituenak lortzen du igoera. Merezimendu horiek azterketa konparatzailearen eta funtzionarioaren espe­ dientean dauden txostenen bidez egiaztatu behar dira. —Azkenik, kategoria igoera dago, hots, azpiko kidegotik goragokora egiten dena; eta lehiaketa bidez bakarrik igo daiteke. Egoerei dagokienez, funtzionarioen egoera arrunta eman zaien desti­ noaren lanpostuan jardutea da. Horrez gain, Erkidegoetako funtzionarioak ondoko egoeretan egon daitezke: a) Zerbitzuak betetzen. Funtzionarioa Erkidegoko erakunde batean hasten da lanean, baina berak nahita edota zerbitzuaren interesa dela bide, erkidego­ ko beste erakunde baten esanetara zein Erkidegokoak izateko joera duten era­ kundeen aginduetara jartzen da (erakundeok aldez aurretik izan behar dute aintzatetsita izaera edo joera hori). b) Urtebeteko baimen edo eszedentzian. Eszedentzia hori beste bi urte­ rako luza daiteke, baina luzapen epe horretan funtzionarioak ez du soldatarik jasotzen. c) Soldadutzaren ondoriozko baimena izan dezake. Soldadutzan dagoen bitartean, funtzionarioari lanpostua erreserbatzen zaio. d) Erakundeetako enplegatu kopurua murriztearen ondorioz, funtziona­ rioa libre egon daiteke. Murrizketa horrek ukituko dituen funtzionarioak izendatzeko, administrazio batzorde parekidearen txostena behar da, eta izen­ datze hori egitean, datu hauek izaten dira gogoan: funtzionarioak duen trebe­ tasuna; funtzionarioaren lanaren emankortasuna; zerbitzuan azaltzen duen jokabidea; zein den beraren famili egoera; eta, azkenik, antzinatasuna. Hor­ taz, libre egoera horretara igarotzen denean, funtzionarioak ordainsaria jaso­ tzeko eta maila igotzeko eskubideak galtzen ditu, baina konpentsazio gisa, kalteordaina jasotzen du. Bestalde, bost urtean zehar, pentsioa jasotzeko esku­ bidea irmo dezake, eta zerbitzu aktibora berriro sartzeko lehentasuna du lehe­ nengo bietan.

10. ORDAINKETAK ETA GAINERAKO ESKUBIDEAK Europako funtzionarioen ordainketa sistema eskuzabala ez ezik, singlea eta gardena ere bada, batik bat, Espainiako sistema nahasiarekin konparatzen badugu. Oinarrizko ordainketa —eta ia­ia ordainketa bakarra— gradu bakoi­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.