554
RAMÓN PARADA
egin behar da. Izendapena egiteko, igoerak egiteko bezalaxe, nahitaezko bal dintza da lanpostutsen bat egotea (1 eta 4. art.ak). Europako Erkidegoetako funtzionarioak ez du inolako loturarik bere ja torrizko nazioestatuarekin; haatik, funtzionario horrek erkidegoen interesen arabera bakarrik jardun behar du. Funtzionarioak ezin dezake berak lan egi ten duen erakundetik kanpoko inongo gobernu, agintari, erakunde nahiz per tsonaren jarraibiderik eskatu ez onartu. Era berean, Europako funtzionarioak bera izendatu zuen agintariaren eskuespena behar du zernahi izendapen, oho rezko titulu, kondekorazio, mesede, emari, edota edonolako ordainsaria onar tzeko. Arau horretatik kanpo geratzen da funtzionarioak aurretiaz egindako lanengatik eta soldadutzako baimen berezia zuen bitartean egindakoagatik jasotakoa. Funtzionario kontzeptua esangura hertsian ulertuz gero, funtzionarioek leialtasun eginbehar bereziak zor dizkiote Europako Administrazioari. Leial tasun horrek jubilazio adinera heldu eta gero ere indarrean dirau; leialtasuna dela eta, funtzionarioak ezin du hiru urteko epean beste enpresa batzuetako nahiz gainerako administrazioetako eginkizun zein abantailarik onartu (13 eta 16. art.ak). Funtzionarioak neurritsua behar du izan bere karguagatik duen informazioaren inguruan; ezin du, bestalde (ez berak bakarrik, ezta beste funtzionario batzuekin elkarlanean ere), Erkidegoen jarduerarekin zeri kusia duen lanik argitaratu. Azkenik, funtzionario publikoek elkartzeko eskubidea dute erkidegoen funtzio publikoan —eskubide hori jadanik gauza arrunta da Europako herrie tako funtzio publikoetan—, eta funtzionarioen sindikatuetan nahiz lanbide erakundeetan har dezakete parte. Horren ondorioz, funtzionarioek funtzio pu blikoaren kudeaketan ordezkaritza izateko eta parte hartzeko sistema eratu da, eta ordezkaritza nahiz partehartzea hauexek bideratu dituzte: erakunde ba koitzean dauden langile batzorde, batzorde parekide zein diziplina kontsei luek eta erakunde guztientzat eratu den baliogabetze batzordeak. Haatik, greba eskubidea ez zaie beren beregi aintzatetsi.
9. HAUTA, KARRERA ETA EGOERAK Funtzio publikoaren sistema itxi guztiak bezala, Erkidegokoa ere mere zimendu nahiz karrera printzipioari lotuta dago. Estatutuak dioenez, hauta egitean, trebetasun, ekoizgarritasun eta integri taterik gehien bermatzen duten pertsonak aukeratu behar dira. Horretarako, Estatukideen arteko eremu geografikorik zabalena hartu behar da oinarritzat, eta ezin da arraza, sexu edota sinesmenen araberako bereizkeriarik egin.