EUROPAKO ERKIDEGOETAKO ANTOLAKETA ETA FUNTZIO PUBLIKOA
553
ondorioz kontratatzen dira). Horiek guztiek muga jakinen barneko kontratu lotura dute. Horiek ez dute funtzionarioen karreran berezko diren igoerak lor tzeko eskubiderik, baina funtzionarioen estatutuetako arauak aplikatzen zaiz kie, analogia erabilita; bada, kontratuek arau berezi batzuk jasotzen dituzte, eta arau horietan zerbait xedatzeke badago, kontratuok funtzionarioen araue tara jotzeko agintzen dute. Ildo bertsutik, funtzionarioen kasuan gertatzen den bezala, langile horien eta erakundeen artean sortzen diren auziak Europako Erkidegoetako Justizi Auzitegiaren eskumenekoak dira. b) Tokiko Zuzenbide pribatuaren arabera kontratatuak. Talde horretako langileak Erkidegoko antolaketatik (edota erkidegoaren herrikideetatik) kan poko zeregin materialak gauza ditzaten hautatzen dira. Langileok, bestalde, kreditu orokorren pentzutan kontratatzen dira eta zerbitzuak ematen dituzten herriko Zuzenbide zibila nahiz Lan zuzenbidea izan behar dira kontutan kon tratu horiek egiteko. Langile horien eta erakundeen artean sortutako auziak ere, herri horretako auzitegi zibilen zein lan auzitegien eskumenekoak dira.
8. EUROPAKO FUNTZIO PUBLIKOA Esan bezala, Europako Erkidegoetako langilerik gehienak funtzio publi koaren sisteman sartuta daude; horrek esan nahi du langileok Erkidegoko funtzionarioak direla, hots, «eurokratak». Europako funtzio publikoaren sis tema Frantziako sistemaren antzekoa da, baina Alemaniakoaren eragin ba tzuk ere baditu. Hortaz, aurrerago aipaturiko ezaugarrien arabera, sistema hori eredu itxitzat jo daiteke. Honela labur daitezke ezaugarri horiek: fun tzionarioak enpleguaren titulartasun iraunkorra du, eta beraren talde edo kidegoari erreserbatutako erantzukizun zein eskubideetan aurrera egin deza ke. Funtzionarioak benetako igoera eskubidea du, hau da, karreran igotzeko eskubidea du. Sistema itxiaren ondorenez, funtzionario zein langileok ez dau de kontratuetako arauei lotuta; euren egoera juridikoa, aldiz, legearen nahiz estatutuen araberakoa da, hots, alde bakarrez alda daiteke. Ildo beretik, lege nahiz estatutu horiek aplikatzean sor daitezkeen gatazkak Erkidegoetako Justizi Auzitegiak ebatzi behar ditu. Erkidego bakoitzak bere eraentza berezia zuen hasieran, baina 1965ean, hiru erkidego horiek bat egin ziren. Harrezkero, 1968ko otsailaren 29ko Araudiak ordeztu ditu eraentzok, eta araudi horrek gaur egun indarren da goen estatutua osatzen du (zatikako aldaketa batzuk egin bazaizkio ere). Honela definitu dira araudi horretan erkidegoetako funtzionarioak: izendapen ahalmena duen agintariaren idatzizko egintzaren bidez izendatutako pertso nak dira; eta izendapen hori estatutuan ezarritako baldintzak errespetatuz