Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 182

552

RAMÓN PARADA

eskumenen koordinazio oso konplexua egin behar da (bai koordinazio hori­ zontala, bai bertikala) eta, agidanez, Kanpo Arazoetarako Ministerioak ez du behar besteko ondasun, langile, prestakuntza tekniko, edota ahalmen juridiko­ rik ere koordinazio hori aurrera eramateko (MUÑOZ MACHADO). Estatu federalak, erregionalak edota antzekoak Europako erkidegoan sar­ tzeak ondorio hau dakar —autonomi erkidegoen kasuan gertatu den antze­ ra—: Estatu federalen, erregioen nahiz antzekoen eskumen esklusibo batzuk Europako Administrazioari eman zaizkio. Horrenbestez, beste zentralizazio maila bat sortu da, eta maila horretako erakunde erabakigarrietan, hots, Euro­ pako Erkidegoko erakundeetan, Estatuko Administrazioaren ordezkariek ba­ karrik hartzen dute parte; aitzitik, Espainiako autonomi erkidegoek, Italiako erregioek edota Alemaniako Errepublika Federalaren Länder­ek ez dute ez presentziarik, ez ordezkaritzarik. Eskumen kentze horri aurre egiteko, muturreko irtenbide hau proposa­ tu da: erkidegoko erakundeetan dauden Estatu ordezkariak erregio edo Län­ der­en bozeramale hutsak izatea, eta erregio horiek Estatuko Gobernuari agindu lotesleak eman ahal izatea. Horrela izanik, Europako Erkidegoetan ar­ gi geratuko litzateke erregio nahiz Länder­en ikuspuntua. Hain urrun joan gabe, Alemaniako Errepublika Federalean Estatuaren zenbait erabakitan parte hartzea lortu dute Länder­ek, hain zuzen ere, eurei buruzko erabakietan. Horretarako, behatzaile iraunkor bat dute erkidegoan; gainera, Europa Erki­ degoko Zuzenbidearen barne betearazpena Länder­ek eurek egiten dute. Ita­ lian, ostera, ez dira partaidetza formula horiek erabili; hala ere, komenigarri omen da formulok Espainian ezartzea (MUÑOZ MACHADO).

7. EUROPAKO ERKIDEGOETAKO LANGILEAK Nazioarteko erakundeak Estatukideetako funtzionarioek osatzen dituzte; bestela, aldi baterako kontratuak egiten dira langileak kontratatzeko. Euro­ pako Erkidegoen Administrazioan, ordea, enplegu sistema desberdina erabil­ tzen da: erkidegoek euren langileak dituzte, gehienetan, funtzio publikoaren sistemaren barrukoak direnak. Jarraian aztertuko dugu zer­nolako langile mo­ tak kontratatzen diren, funtzio publikoaren barruko langileok geroago azaldu­ ko baititugu: a) Europako Erkidegoen Zuzenbidearen arabera kontratatuak. Talde ho­ rretan ondokoak sartzen dira: hasteko, aurrekontuetako agintariek aldi batera­ ko lanpostutzat jo eta kontratu bidez lanpostu horiek betetzen dituzten aldi baterako langileak; aldian aldiko zereginetan lagundu edota titularra absente egoteagatik hutsik geratu diren lanpostuak betetzen dituztenak; eta, azkenik, aholkulari berezi gisa kontrataturikoak (euren lanbide kualifikazio apartekoen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu