Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 181

EUROPAKO ERKIDEGOETAKO ANTOLAKETA ETA FUNTZIO PUBLIKOA

551

6. EUROPAN SARTZEAK ESPAINIAKO ANTOLAKETAN IZAN DUEN ERAGINA Espainia Europako Erkidegoei atxikitzeak eragina izan du Espainiako Estatuaren antolaketan, eta eragin hori ondoko arloetan ikusi da: Gober­ nuaren eta Parlamentuaren arteko harremanetan, Estatuko Administrazioaren antolaketan, bai eta Administrazio horren eta autonomi erkidegoen arteko ha­ rremanetan (MUÑOZ MACHADO). Estatukideetako parlamentuei lehenago gertatu zitzaien antzera, Espai­ niako Parlamentuak ere garrantzia galdu du Espainia Europako Erkidegoan sartu denean. Hainbat faktorek eragin dute hori: batetik, Barne zuzenbidearen beste iturri bat sortu da, Estatukideetako arauen gain dagoena: Erkidegoko arauak; bestetik, arauak emateko nahiz erabakiak hartzeko gaitasuna duten erakundeetan, gobernuen ordezkariak daude, eta ez biltzar legegileenak. Gai­ nera, Erkidegoko Zuzenbidea jaso, garatu eta betearazteko zereginetan, Esta­ tuetako parlamentuak alde batera utzi dira. Baztertze hori bidezkotzeko —bai eta legegintzazko dekretuen teknika legebidezkotzeko— argudio hau erabili da: parlamentuetako prozedurak oso geldoak dira, eta Erkidegoko arauketak, ostera, oso konplexuak, teknikari dagokionez. Hori dela eta, Gobernuari lege­ gintza arloko hainbat eskumen eskuordetu zaizkio, Barne zuzenbidea Er­ kidegoko Zuzenbideari egokitzeko. Europako erkidegoetako kide izateak, bestalde, alde berri bat sortarazi du kanpo harremanetan; kanpo harremanen alde berri hori eta Erkidegoko gaie­ tan eskumena duten barne administrazioak koordinatu behar dira. Multzo horrek euskarri logistikoa behar du, eta administrazio egitura zaharrak ego­ kituz edota egitura berriak sortuz lortzen da hori. Espainian hartutako ir­ tenbidea ohiko egiturak egokitzean datza: batetik, Kanpo Arazoetarako Mi­ nisterioari eratxiki zaio Erkidegoarekin izaten diren zuzeneko harremanen inguruko eskumena eta horretarako Estatu Idazkaritza berezia sortu da; bes­ tetik, Ekonomi Arazoetarako Komisio Eskuordearen osaketa zabaldu da, aipatu berri dugun Estatu idazkaria eta Kanpo Arazoetarako ministroa sar­ tzeko (1985eko irailaren 2ko Errege Dekretuak). Formula hori bidezkotzeko, Kanpo Arazoetarako Ministerioak Erkidegoarekin zuzenean tratatzeko esku­ mena bereganatu duela bakarrik esan daiteke. Zernahi den ere, teknika horren aurkako kritika ugari egon dira, sail horrek ez duelako esperientziarik Barne Administrazioari dagokionez, eta Administrazio horrexetan kudeatzen dire­ lako, hain zuzen ere, Erkidegoan sartzearen ondoriozko arazoak. Horrez gain, ministerio horrek ez du inolako nagusitasunik, erkidegoan sartzeagatik uki­ turiko Administrazioetan gutxieneko diziplina ezartzeko. Hori guztia gutxi izango balitz bezala, gogoan izan behar da Erkidegoan sartzeak ekonomi arlo oso desberdinak ukitzen dituela, baita autonomi erkidegoak ere. Ondorenez,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu