Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 17

FUNTZIO PUBLIKOAREN SISTEMAK

387

ko langileak kontratatuz. Hori bai, kontratazio hori Administrazio zuzen­ bideari lotzen zaio, eta ez Lan zuzenbideari. Horren ondorioz, kontratu horiei funtzio publikoaren oso antzeko arauak aplikatzen zaizkie, eta hori Neurriei buruzko Espainiako Legeak (1984ko Legeak) emandakoaren guztiz aurkako konponbidea da: geroago ikusiko dugunez, lege horrek administrazio kontra­ tuak debekatu eta Lan zuzenbidera igortzen gaitu funtzionarioen eraentza arautzeko hautabide bakar gisa.

3. ESTATU BATUETAKO FUNTZIONARIOAK Frantziako sistemaren (hau da, eredu militarraren) beste muturrean Ipar Ameriketako enplegu publikoaren sistema dago. Ipar Ameriketako sistema eta mendebaldeko enpresa pribatuen berezko eraentza nahiz espiritua oso antze­ koak dira. Horrelaxe izan da hasiera­hasieratik: amerikarrek —Estatu berrien zintzotasuna gogoan hartuz— Administrazioa sortu nahi zuten, baina buro­ kraziak dakartzan gastuak ordaindu gabe. Bestela esanik, Four Tenure Of Office Actaren bidez (1820an egin zena), burokrazioa horren haztea bat­ ­batean geldiarazi nahi izan zuten. Lege horren arau baten arabera, finantza arloko enplegatuek euren kudeaketaren berri eman behar zuten eta, gainera, enplegatu horiei lau urtetik behin baieztatu behar zitzaien inbestidura; muga­ pen hori berehala zabaldu zen beste enpleguetako iraupen epeetara ere. Neurri horien bidez, legeak funtzionario iraunkorrak egotearen arriskua oztopatu nahi zuen, iraunkortasun horrek funtzio publikoen «jabetza ez­ ­demokratikoa» ekar zezakeelako. Gero, hauteskundeak irabazi ondoren neu­ rriok beste ideologia bat zuten funtzionarioak kargutik kentzeko erabili ziren, baita alderdikideei mesede egiteko ere. Horretara, enplegu publikoak irabaz­ leen garaipen bihurtu ziren, spoil system edo harrapakin sistema sortuz. Jardute hori bidezkotzeko arrazoibide politiko eta teknikoak erabili ziren: ze­ regin publikoen ustezko erraztasuna, besteak beste. Azkenik, Jackson lehen­ dakariak esan zuenez, «Estatuko agenteei emandako lanak hain dira errazak, ezen edozein gizaki burutsuk modu egokian bete baititzake, denbora larregi igaro barik». Horrela, bitartekotasunak ekarri zuen funtzionario batzuk modu harriga­ rrian aldatzea beste batzuengatik eta, ondorioz, krisialdi larriak sortu ziren Estatuko zerbitzuetan, ustelkeria areagotu zen, eta gudarostean managaizta­ tasun edo insubordinazio mugimenduak izan ziren. Grant jeneralaren ustetan, lanpostugaiek azterketa egin behar zuten lanpostu publikoan sartu baino le­ hen. Edozelan ere, harrapakin sistema oso errotuta zegoenez, alferrekoak izan ziren Granten eginahalak Sezesio Gerra bukatu ondoren. Geroago, lanpostu­ gai batek (lanpostu batean onartu ez zutela­eta) Garfield lehendakaria hil


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.