Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 179

EUROPAKO ERKIDEGOETAKO ANTOLAKETA ETA FUNTZIO PUBLIKOA

549

tza nagusi eskudunen gain, eta horien menpe dauden gainerako organo guz­ tien gain.

5. JUSTIZI AUZITEGIA Erkidegoaren Zuzenbidea bermatuta dagoela ziurtatzeko, sistema berezia eratu da: estatuetako jurisdikzioek hartzen dute parte, eta gailurrean erkide­ goetako Justizi Auzitegia dago. Auzitegi horrek Europa Erkidegoko Zuzenbi­ dearen interpretazioa monopolizatu eta eratxikipen eskumena egikaritzen du. Horren arabera, beraren eskumenekoak dira ondoko errekurtsoak: erkidegoe­ ko erakundeek emandako egintza nahiz xedapenen aurkako deuseztasun errekurtsoak, Estatuek tratatuak ez betetzeagatik jarritakoak eta, azkenik, er­ kidegoen kontratuz kanpoko erantzukizunaren ingurukoak. Estatukideetako auzitegiei, berriz, norbanakoen arteko auzibideak zein norbanakoen eta Estatukideen artekoak eratxiki zaizkie, bai eta kontratu ar­ loan norbanakoen eta erkidegoen artean sortutakoak ere. Honexetan datza, hain zuzen, nazioko epailearen eskumena: Europako Erkidegoetako Zuzenbi­ dea herri bakoitzeko Barne zuzenbidearen zati izateaz gain, Zuzenbide horren gainetik dago eta zuzenean aplikatzen da. Alabaina, erkidegoetako Justizi Auzitegiari erreserbatu zaio, nola Erkidegoko Zuzenbidea modu objektiboan interpretatzeko eskumena, hala erkidegoko arau zein egintzen balioa aintza­ testekoa; bestela, Estatuetan Erkidegoko Zuzenbidea desberdin interpreta­ tzeko arriskua legoke. Eskumenok erreserbatzeko, Frantziako Zuzenbidean sortutako teknika erabili da, aurrez epaitu beharreko errekurtsoena alegia: estatuetako epaileek Justizi Auzitegiari bidaltzen dizkiote interpretazio ara­ zoak eta erakundeen egintzen baliozkotasunari buruzkoak. Prozedura hori kasazio errekurtsoa sortzea baino egokiagoa izango zela pentsatzen zen; izan ere, kasazio errekurtsoak batetik, justizi arloan luzapen gehiago erakarriko zukeen, bestetik, ordea, eta antolaketari dagokionez, estatuetako jurisdikzio guztiak Europa Erkidego Auzitegiaren menpe jarriko lirateke. «Justizi Auzitegi» deritzon erakundearen barruan bi jurisdikzio organo sartzen dira: Justizi Auzitegia bera, eta 1988az geroztik, lehenengo auzial­ diko auzitegia. Lehenengo auzialdiaren eskumenekoa da arazo jakin batzuk juzgatzea, hala nola, Europako erkidegoaren funtzio publikoari buruzko auzi­ bide oro, norbanakoek jarritako errekurtsoak eta elkarlehiari buruzko zuzenbi­ de guztia. Lehenengo auzialdian emandako epaien aurka kasazio errekurtsoa jar daiteke Justizi Auzitegian. Nolanahi ere, zuzenbidearen arazoen inguru­ koa baino ezin da izan errekurtso hori. Eginkizunei dagokienez, Justizi Auzitegiaren izaera anitza da. Batik bat, administrazio justizia gauzatzea da beraren eginkizuna, Frantziakoaren antze­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu