Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 176

546

RAMÓN PARADA

ere kopuru berdinean. Batzordeak tartekari gisa jardun ohi du lan horietan eta kasuan kasuko prozedura betetzen du: egintza osoari egindako zuzenketak di­ renean, Parlamentuak (erabateko gehiengoz) zatikako zuzenketak egin nahiz egintzaren ezespena baiezta dezake eta, azken horretan, proposaturiko egintza ez dela onartu ulertzen da. Zatikako zuzenketak izan eta Batzordean guztien artean proposatutako testu bati buruzko akordioa lortzen denean, ostera, testu hori Kontseiluak eta Parlamentuak onetsi behar dute (gehiengo kualifikatuz eta erabateko gehiengoz, hurrenez hurren), eta onespen horiek lortzen ez ba­ dira, proposaturiko egintza ez dela onartu ulertzen da. Hirugarren teknika lankidetza da eta Europako Agiri Bakunak jaso du hainbat kasutarako (6 eta 7. artikuluak). Tramite hori konplexu samarra da, eta hauek dira horren lerro nagusiak: hiru erakundeak ados daudenean, Kon­ tseiluak gehiengo kualifikatuz erabaki dezake; aitzitik, Komisio zein Parla­ mentuak desadostasuna adierazten badute, Kontseiluak aho batez hartu behar du erabakia. Amaitzeko, Parlamentuak kanpo harremanetan zuen zeregina, hasieran, ondokoa baino ez zen: atxikimendu tratatuei buru eman aurretik, Parlamen­ tuari egin behar zitzaion kontsulta. Gaur egun, ordea, horrez gain, Biltzarrak negoziazio bide guztiaren berri izateko eskubidea du, eta ez atxikimendu tratatuen berri bakarrik: gainontzeko herriekin sinaturiko merkataritza akor­ dioak ere jakinarazi behar zaizkio.

4. KOMISIOA Ikusi dugunez, Kontseilua subiranotasunaren adierazlea da, eta erakunde horrek eginkizun legegileak eta kanpo harremanen ingurukoak ditu; Par­ lamentu edo Biltzarrak, berriz, kontrol politikoa egin eta, Kontseiluarekin batera, legegintzan parte hartzen du zati batean. Azkenik, Europako Erki­ degoen hirugarren erakundea Komisioa da; erakunde hori Estatu bateko Gobernu nahiz Administrazioaren oso antzekoa izanik, zuzendaritza politi­ koaren eta kudeaketaren inguruko eginkizunak ditu. EEE Tratatuaren 155. artikuluak dioenez, Komisioari «merkatu batuaren ibilera eta garapena ber­ matzeko ondoko eginkizunak eratxiki zaizkio: —Tratatuko xedapenak nahiz, tratatu horretan oinarrituta, erakundeek emandakoak betetzen direla zaintzea. —Tratatuan jasotako gaiei buruzko gomendioak edota irizpenak ematea, baldin eta tratatuak beren beregi agindu, edota Komisioak irizpen zein go­ mendio horiek beharrezkoak direla uste badu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu