Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 173

EUROPAKO ERKIDEGOETAKO ANTOLAKETA ETA FUNTZIO PUBLIKOA

543

Amaitzeko, hona hemen Kontseiluaren organo laguntzaile garrantzitsue­ nak: idazkari nagusia eta Ordezkari Iraunkorren Batzordea (OIB). Estatuki­ deek Europako erkidegoetan dituzten enbaxadoreak azken horretara biltzen dira, Kontseiluaren zereginak prestatu eta horrek emandako aginduak betea­ razteko. Erakunde hori elkarrizketa gune ere bada: Estatuetako ordezkari iraunkorrak (euren artean) nahiz ordezkari horiek eta euren hiriburuak el­ karrizketatzen dira. Zernahi den, OIB horren egitekoak ez dira hor amaitzen: politika kontrola ere egiten du, enbaxadoreen laguntzaileek eta hiriburuetatik etorritako adituek osaturiko lan­taldeen jarduera berrikusteko. Nekazaritza arloari dagokionez, ostera, OIB­ren eskumenak organo espezializatu batek be­ tetzen ditu: Nekazaritza batzorde bereziak.

3. EUROPAKO PARLAMENTUA Parlamentua edo Biltzarra Estatukideetako herrien ordezkariez osaturik dago, eta eztabaida zein kontroleko eginkizunak betetzen ditu (EEE Tra­ tatuaren 137. art.). Hasieran, Parlamentua bigarren mailako ordezkaritza sisteman oinarrituta eratu zen: «Estatukideetako parlamentuek euren kideen artean izendaturiko ordezkariek osatzen dute Europako Parlamentua; ho­ rretarako, Estatukide bakoitzak ezarritako prozedura hartzen da kontutan». Haatik, hasiera­hasieratik ezarri nahi izan zen zuzeneko hautespen uniber­ tsalaren bidezko ordezkaritza eta hori Parlamentuak egindako proiektuetan ageri da; hori lortzeko, Estatukide guztietan prozedura bera erabili beharra zegoen (138. art.). Horren harira, Agiriak (1976ko abenduaren 20an) hauxe ezarri zuen, biltzarreko ordezkariak zuzeneko hautespen unibertsalaren bidez hautatzeari dagokionez: hauteskundeak zuzeneko hautespen unibertsalaren bidez egin behar dira, harik eta prozedura eraberekoa arautu arte —ez zen ho­ rren inguruko adostasunik egon—, Estatukideek ezarritako xedapenak kon­ tutan hartuta. Europako parlamentukideek, bestalde, bost urteko ordezkaritzako man­ datua dute eta, aldi berean, euren Estatuetako parlamentukide izan daitezke, salbu eta estatuko barne legeek bateraezintasuna jaso dutenean. Espainiako barne legeek, hain zuzen ere, jasorik dute bateraezintasun hori. Europako par­ lamentukideek ez dute erantzukizunik euren agintealdian zehar adierazita­ ko iritziengatik; gainera, euren herriko legeriak estatuko parlamentukideei aintzatesten dien ukiezintasuna dute. Orobat, ordainsari eta zerga sistemaz bezainbatean, Estatu bakoitzeko legeek ezarritakoa hartu behar da kontutan. Eskurantzei gagozkiela, Parlamentuaren hasierako eztabaida nahiz kon­ troleko ahalmenak zabaldu egin dira. Zabaltze hori hiru eremutan agertu da:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.