Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 170

540

RAMÓN PARADA

txostenak borondatezkoak nahiz manuzkoak dira kontseilu eta komisioaren­ tzat, Europako Batasunaren politika berriei nahiz egitura fondoei dagokienez. Era berean, Europako Erkidegoaren antolaketan, eginkizunen deserdi­ rapena (edo zerbitzuen bidezkoa) gertatu da eta, horren ondorioz, Adminis­ trazio zuzenbideko establezimendu publiko nahiz autonomiadun erakundeen antzeko erakundeak sortu dira: Administrazio espezializatu eta pertsonifika­ tuak. Horien artean aipagarrienak hauek dira: bizitza zein lan egoera hobetze­ ko Europako Zentroa, Lankidetzarako Europako Agentzia eta Ingurugiroaren arloko Europako Agentzia. Eginkizunen deserdirapen horri buru emateko, Europako Batasunari bu­ ruzko tratatuak Europako Banku Nagusien Sistema eratu du, eta horren ba­ rruan sartzen dira Estatukideetako banku nagusiak eta Europako Banku Nagusia. Sistema horren oinarria independentzia da: gobernadore nagusiek euren gobernuei dagozkienez duten independentzia, lehenik; eta Europako Banku Nagusiaren beraren independentzia, bigarrenez. Gobernadoreok, gu­ txienez, 5 urterako izendatzen dira Barne zuzenbidearen arabera, eta eginki­ zunak gauzatzeko behar dituzten baldintzak betetzen ez dituztenean, edota falta larria egin dutenean bakarrik ken daitezke kargutik. Kargua utzaraz­ tearen aurka errekurtsoa jar daiteke Justizi Auzitegian. Europako Batasunari buruzko Tratatuak Herri Defendatzailea sortu du, Europako Parlamentuaren komisionatu izaeraz. Defendatzaile horrek Europa­ ko erkidegoen erakunde nahiz organoen administrazioa jagon behar du, eta eginkizun hori betetzeko independentzia osoa du.

2. KONTSEILUA Erromako Tratatuak honela definitu du Ministroen Kontseilua: Estatuki­ deen ordezkariek osaturiko erakundea da, eta Estatu horietako ekonomi politika orokorren koordinazioa ziurtatzea du helburu, bai eta beraren ahal­ men erabakigarriak egikaritzea (145. art.). Europako Batasunari buruzko Tratatuak bi erakunde desberdin ezarri izan ditu. Batetik, Europako Kontseilua, gailurrean dagoen erakundea, ondokoek osatzen dute: Estatukideetako Estatu zein Gobernu­buruek, Kanpo Arazoe­ tarako ministroek lagundurik; eta Komisioburuak, komisario baten laguntzaz. Horrenbestez, Kontseiluaren zeregina bikoitza da: batasuna behar bezainbat bulkatzea aurrera egin dezan; eta politikaren gidalerro orokorrak definitzea. Europako Batasunari buruzko Tratatuak sortutako hiru eskumen eremutan jarduten du Kontseiluak: Europako erkidegoan; kanpo politika eta guztion se­ gurtasunean; jusitizia arloko nahiz barne arazoetako lankidetzan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.