FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK
529
egun (edo gehiago) lehenago aurreabisua egin behar da; eta zerbitzuaren oi narrizko izaera kontutan hartuz, ezinbesteko prestazioen jarraipena berma tzeko bideak hartu behar dira; horretara, Konstituzioak babestutako balore eta eskubideak errespetatuko direla segurtatzen da (martxoaren 29ko 4/1983 Le gearen 11. art.). Lan zuzenbidean bezala, grebak enplegu publikoaren harremanak etetea dakar oinarrizko bi betebeharrei dagokienez: jarduera gauzatzea eta ordain saria jasotzea. Bi betebehar horiek sinalagmatikoak dira; hortaz, funtzionario zein langileak bere jarduera gauzatu ezean, Administrazioak ere atxikipen eta kenketa egokiak egin behar ditu. Italiako jurisprudentziak adierazi izan due nez, kenketa ordainsari guztien gain egin behar da, eta ezin da eguneko lan saio bat baino gutxiagokoa izan. C) Debeku sistemaren eta ahalbideratze sistemaren arteko egitatezko antzekotasuna Lehenago aipaturiko autoreek zein formulazio juridikoformalek aditzera eman dutenez, bi sistema horien arteko desberdintasunak handiak dira; prak tikan, ostera, ez dira hain nabariak. Funtzionarioen grebak benetan gertatzen direnean, ez da hain erraza gre bok zehatzea, nahiz eta greba debekaturik egon. Enplegua ezeztatzea daka rren zigorra ezin da elkartasun mugimenduak daudenean ezarri. Mugimendu horiek herri zerbitzua berriro geldiaraztea dakarte, eta horixe da, hain zuzen, greba debekatzearekin oztopatu nahi dena. Ahalbideratze sistemetan, bestalde, greba egikaritzeko mugapen formal edo baldintzez gain, badira beste hainbat faktore ezezkor ere, eta horien ondo rioz, funtzionarioek greba eskubidea erabiltzeko adorea galtzen dute. Esate baterako, funtzionarioen erreibindikazioei oso gutxitan ematen zaie erantzun azkarra. Lehenengo eta behin, gatazka horietan baliozko interlokutore edo so laskidea ez da enpresarioa edota ahalmen erabakigarriak dituen ugazaberia, ezpada ministro, establezimenduburu edota Gobernua. Gainera, Gobernuak har dezakeen neurri bakarra funtzionarioen erreibindikazioak Parlamentuari aurkeztea da. Horrela, Parlamentua herriaren ordezkaria denez, azken finean herria bera da funtzionarioen benetako ugazaba; bestalde, Parlamentuak (le gea erabilita) funtzionarioen enplegu baldintzak modu subiranoan eta alde bakarrez arautzeaz gain, aurrekontuak ere onesten ditu, eta aurrekontu horie tan zehazten da urteko ordainsarien zenbatekoa.
11. FUNTZIONARIOEN GREBA ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN