526
RAMÓN PARADA
Jarraian, funtzionarioei greba eskubidea ukatu dieten Estatu demokratiko batzuk aipatuko ditugu. Alemaniako Errepublika Federalaren Oinarrizko Le geak, berbarako, greba erabiltzea debekatu du. Lege horren arabera, bide hori bateraezin da funtzionarioak eta Administrazioa lotzen dituen ohiko fidel tasunarekin; fideltasun hori Zuzenbide publikoak ezarri du (33. artikuluaren 4. lerroaldea). Belgikan, 1977ko urriaren 2ko Errege Dekretuaren 7. artikuluak zeharka debekatu du funtzionarioen greba; are gehiago, greba egitea delitua da herri horretan. Artikulu horren arabera, funtzionarioek ezin dituzte euren zeregi nak eten, aldez aurretiko baimenik gabe. Zigor Kodeak, bestalde, zigorra eza rri du Estatuko eta aginte eginkizunak dituzten herri establezimenduetako funtzionarioentzat ondoko kasuetan: funtzionario horiek legeen zein errege dekretuen aurkako neurriak hitzartzen dituztenean; edota hitzarmenaren on dorioz, karguzketa aurkezten dutenean, justiziaren zein legezko zerbitzuren baten ibilera eragotzi edo eteteko. TaftHartley Legearen 305. sekzioak (1947ko ekainaren 23ko Legea renak) greba erabiltzea debekatu zien Estatu Batuetan herri botereetako en plegatu guztiei. Enplegatu horiek —zerbitzu ekonomikoetako enplegatu asko dira horien artean— funtzionario statusa galtzen dute, grebaren batean parte hartuz gero; gainera, ezin dira kontratatu hurrengo hiru urteetan. Suitzan, ostera, Funtzionario Federalen 1927ko ekainaren 30eko Estatu tuaren 12. artikuluak elkartzeko eskubidea aintzatetsi die funtzionarioei, bai na ekintza bidetzat greba jaso duten elkarteetan parte hartzea debekatu die. Partehartze horren adierazgarritzat zenbait jarduera hartu dira: elkarte horri modu formalean atxikitzea, elkartearen manifestazio gehienetara joatea, gas tuak kuoten bidez ordaintzea edota elkartearen aldeko propaganda egitea. Suedian, azkenik, «erantzukizun ofizial»dun funtzionarioek egindako greben aurka, zigor prozedurak bideratu dira. Funtzionario kategoria horrek bere barnean hartzen ditu zerbitzu ekonomikoetako goi agente ugari.
B) Greba ahalbideratzen duten sistemak Beste hainbat herritan, ordea, funtzionarioak greba egiteko duen eskubi dea onartu da, gerra osteko konstituzio batzuek aldarrikatu baitzuten esku bide hori. Horixe da, hain zuzen, Frantzia eta Italiaren kasua. Frantzian, hasieran, greba egiteko eskubidea debekatu eta debekua ber matzeko, enplegua ezeztatzearen zehapena ezarri zen. Horrez gain, diziplina prozeduraren ohiko bermerik bete beharrik ez zegoen, eta honela bidezkotzen zen ezbetetze hori: grebalaria bera kanporatzen zen zerbitzutik. Gerogarrene