FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK
525
Konstituzioak 21. artikuluan bermaturiko oinarrizko eskubidea baita hori (1983ko uztailaren 15eko Lege Organikoaren 3. art.). Biltzeko eskubidea —eta eskubide hori egikaritzeko behar den baimena— bilerak egiteko lokal publikoak erabili ahal izatea baino ez da. Beti ere, bilera hori lanorduetatik kanpo egin behar da, langileen arloan eskuduna den or ganoak besterik agindu ezean. Horrela izanik, hau da, bilerak lanordu barruan egin behar direnean, funtzionarioek urteko hogeita hamasei ordu dituzte, gehienez ere, bilerok egiteko; horretarako, funtzionarioen talde osoari egin behar zaio deialdia, zerbitzuen emateari kalterik egin gabe (42. art.). Funtzionarioen bilerak deitzeko legebideztaketa arautzean, berriro agertu da legegileak sindikatuen pribilegio nahiz monopolioak ezartzeko duen grina bizia. Langileen eskuordeek nahiz batzek edota sindikatuek (zuzenean nahiz eskuordetzen bidez) bakarrik egin ditzakete deialdi horiek. Sindikatuen or dezkaritza «ofizial» horrezaz aparte, funtzionarioek ondoko kasuan bakarrik egin dezakete deialdi hori: deialdiegileen kopuruak deitutakoen 100eko 40 aparteko portzentaia gainditzen duenean (41. art.). Bilerak egiteko baimena idatziz eskatu behar da bilera egin baino bi as tegun lehenago; idazki horretan bileraren tokia, ordua, aztergaien zerrenda, eta sinatzaileen datu pertsonalak agertarazi behar dira. Horren ildotik, bai menaren eskakizunari oniritzi zaiola ulertzen da, idazki hori aurkeztu eta hurrengo hogeita lau orduetan agintari eskudunak ez badu idazkiaren aurkako eragozpenik aipatzen —ebazpen arrazoituan jaso behar ditu eragozpenok— (43. art.). Azkenik, biltzeko eskubidearekin lotura duten beste eskubide hauek arau tu ditu legeak: a) 250 funtzionario baino gehiago dituzten lantokietan lokal bat egon behar da sindikatuek, langileen eskuordeek edota langile batzeta ko kideek erabil dezaten; lokal horiek beharrezko material guztiez hornitu be har dira, eta euren erabilpena sindikatuen arteko akordioen bidez arautzen da; b) sindikatuen iragarkiak bakarbakarrik erakusteko, toki egokiak doitu behar dira.
10. SINDIKATUEN ETA ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO GATAZKA. FUNTZIONARIOEN GREBA Sindikalismoa funtzio publikoan onartzeak, esan bezala, ez du nahitaez esan nahi greba sindikatuen borroka bidetzat onartzen denik. Greba egitea de bekatuta dago herri batzuetan, besteetan ontzat ematen den bitartean.
A) Debekua