524
RAMÓN PARADA
funtzionarioak eta, azkenik, Estatuko Administrazioko zein Administrazio instituzionaleko eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileetako lan gileak. Sektorekako mahaien osaketak ez du zertan beti ordezkatzailea izan; are gehiago, batzuetan, demokraziaren aurkakoa da. Estatuan ordezkaritzarik gehien duten sindikatuak beti egon behar dira mahai horietan; gerta daiteke, hala ere, sindikatu horiek ordezkaritzarik ez izatea (edo ordezkaritza txikia izatea) funtzionario sektore edo talde batzuetan. Horren harira, funtzionario kidego batzuek elkarte bereziak eratu dituzte euren interesak defendatzeko, hala nola, finantza ikuskatzaileek, Gizarte Segurantzako medikuek, unibertsi tateetakoak ez diren irakasle publikoek, unibertsitateetako irakasleek eta aire kontrolatzaileek. Sektore horietan sindikatuek oztaozta dute garrantzirik. Ordezkaritza gutxi izatearen arriskua dela eta, Mahai Nagusiari sektorekako beste mahai batzuk eratzeko ahalgoa eman zaio eta, horrelakoetan, Mahai Nagusiak funtzionario sektore zehatzen zenbatekoa eta berezitasunak izan be har ditu kontutan. Gainera, 31. artikuluaren aginduz, funtzionario talderen batean berezitasun horiek oso nabariak direnean —eta talde horren zenbate koa ere kontutan hartzeko modukoa—, ahalgo hori derrigor erabili behar du Mahai Nagusiak (gorago aipaturiko kasuak eta antzekoak ditugu horren adi bide). Negoziazioaren ondoreei dagokienez, mahai horietan lortutako akordio zein itunei ezin zaie hitzarmen kolektiboen izaera aintzatetsi. Hitzarmen ko lektiboak itunak dira eta, aldi berean, zuzeneko eragingarritasuna dute, Lan zuzenbidean ezarritakoaren arabera (Langileeen Estatutuaren 83.3 eta 3.1. art.ak). Funtzionario arloko akordio eta itunak, ostera, ez dira berez balioz koak. Beste hitzez esateko, akordio zein itunok proposamen ezlotesleak dira, harik eta Gobernuak, autonomi erkidegoetako gobernu kontseiluek edota toki erakundeetako organo eskudunek onetsi arte. Bestalde, «negoziazioaren bidez akordiorik lortzen ez denean, edota lortutakoak beren beregi eta modu for malean onesten ez direnean, Gobernuak, autonomi erkidegoetako gobernu kontseiluek zein toki erakundeetako organo eskudunek ezar ditzakete fun tzionario publikoen lan baldintzak» (37.2. art.).
9. BILTZEKO ESKUBIDEA 9/1987 Legeak (Ordezkaritza Organoei, Lan Baldintzen Zehaztapenari eta Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Partaidetzari buruzkoak) funtzionarioek biltzeko eskubidea egikaritzeko baimena arautzen du. Age rikoa denez, lantokietan biltzeaz ari da legea; izan ere, lantokietatik kanpo, armarik gabe eta modu baketsuan biltzeko, ez da inolako baimenik behar,