Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 149

FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK

519

hartu behar dira gogoan, hau da: legeak jasotako hauteskundeen emaitzak eta herri administrazioen zerbitzupean dauden lan­kontratuko langileen hautes­ kundeenak (9/1987 Legearen 39. art.). Organo hori Frantziako Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorenaren kopia akastuna besterik ez da. Horrenbestez, Frantziako Kontseilu Gorenari ma­ nuzko kontsulta eskumenak eratxiki zaizkio eta eskumen horiek funtzio publi­ koa uki dezaketen xedapen orokorrei buruzkoak dira (hain zuzen, xedapen orokorrak, lege proiektuak). Horrezaz aparte, kontseilua ondoko gaien ingu­ ruko errekurtsoak ebazteko organo gorena da: funtzionarioen diziplina; maila igotzea; eta, azkenik, funtzionarioak lanbidean behar den moduan ez ari­ tzeagatik lanetik botatzea. Aitzitik, Espainiako Kontseilu Gorenak kontsulta eskumenak baino ez ditu, gainera, Gobernuak nahi duenean egiten ditu kon­ tsulta horiek; bestela esanik, kontsulta horiek ez egiteak ez dakarkio inolako zehapenik Gobernuari (horrelaxe jaso da Neurriei buruzko Legearen 6. artiku­ luan: kontseiluak «kontsulta egin zaionean soilik egiten du txostena»). Bes­ talde, Frantziako Kontseilu Gorenak ez du herri administrazioetako ordezka­ rien gehiengo ikaragarririk nagusiarazi, 38 kideetatik 18 sindikatuetako ordezkariak baitira. Espainiakoan, aldiz, administrazioetako ordezkarien ge­ hiengoa ageri­agerikoa eta eztabaidaezina da; ondorenez, langileen sindika­ tuetako ordezkarien artean, etsipena eta abstenitzeko joera dira nagusi. Kontseilu goren hori alde batera utzita, herri administrazioei ahalbideratu zaie sindikatuen partaidetzarako beste kidego organo batzuk eratzea. Partai­ detza hori sindikatuen ordainsari sistema eta sindikatuetako langileen eraen­ tzarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa da (40. art.). Edozelan ere, legeak ez ditu organoon eginkizunak zehaztu; beraz —Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorenaren kasuan bezala—, organo horiek txostenak egiteko eginkizuna bes­ terik ez dute. Txostenok ez dute manuzko izaerarik ez eta izaera loteslerik.

8. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA FUNTZIO PUBLIKOAN 9/1987 Legeak (7/1990 Legeak zati batean aldatu zuen lege hori, funtzio publikoaren negoziazio kolektiboaren arloan) aintzatetsirik du funtzionarioek lan baldintzak zehatz ditzaketela, horretarako esku­hartze handirik ez badute ere. Lan baldintza horiek akordio eta itunen bidez xehetu dira, eta akordio zein itunok ondokoek egin dituzte: Herri Administrazioek eta ordezkaritzarik gehien duten sindikatuek; Herri Administrazioek eta langileen ordezkari ba­ tzuek. Langileen ordezkari horiek ondokoak dira: langileen eskuorde eta batzetako hauteskundeetan ordezkarien 100eko 10 baino gehiago lortu dute­ nak. Lege hori lehenengoa izan da Espainiako Zuzenbidean hori guztia ain­ tzatestean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.