Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 148

518

RAMÓN PARADA

eskuorde eta batzetako kideei, zeintzuk diren jarraian ikusiko dugula. Le­ henik, eguneko lansaioari dagokionez, hileko orduak aintzatetsi dizkie, ordu horiek benetan egindako lan gisa ordainduz. Bigarrenez, euren eginkizunak betetzen diharduten bitartean, ezin daitezke lekuz aldatu eta ezin dakieke ze­ hapenik ezarri; gainera, pribilegio hori euren agintealdia amaitu eta hurren­ go urtean ere izango dute (esan bezala, agintealdiak betiko iraun dezake). Berebat, ez zaie inolako bereizkeriarik egiten, lanbidean aurrera egin edota diru gehiago jasotzearen inguruko gaietan; alderantziz, bereizkeria egiteko­ tan, euren aldeko bereizkeria egiten da. Horrez gain, langileen eskuorde eta batzetako kideak hauteskunde unitateetako bulegoetara sar daitezke, eta ber­ tan, askatasunez zirkula dezakete. Mota guztietako argitalpenak banatzeko es­ kubidea dute eta, azkenez, diziplina ahalgoaren alorrean berme berezia dute: langileen batzetako kide edo eskuordeei diziplina espedientea egiten zaienean euren agintealdiak dirauen bitartean edota agintealdia bukatu eta hurrengo urtean, espediente horretan langileen batza edo eskuordeak entzun behar dira. Horrezaz aparte, interesatuaren entzunaldia hartu behar da kontutan, eta hori prozedura zehatzailea arautzean jorratu da.

7. SINDIKATUEK DUTEN PARTAIDETZA LANGILEAK KIDEGO ORGANOETAN KUDEATZEKO 30/1984 Legeak (Funtzio Publikoaren Eraldaketarako Neurriei buruzko abuztuaren 2koak) Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorena eratu zuen. Lege horrek honelaxe definitu du kontseilu hori: langileen inguruko politika koor­ dinatzeko nahiz horri buruzko kontsultak egiteko kidego organo gorena da, bai eta herri administrazioen zerbitzupeko langileen partaidetzarakoa. Kontseiluburua Herri Administrazioetarako ministroa da, eta hauexek osatu dute kontseilua: autonomi erkidegoetako 17 ordezkarik, Toki Adminis­ trazioko beste 17k eta Estatuko ordezkariek. Estatuko ordezkariak, izatez, 17 baino gehiago dira. Horiez gain, ondokoak daude kontseiluan: kontseiluburua (Herri Administrazioetarako ministroa); Ogasuneko eta Herri Administrazio­ ko Estatu idazkariak eta ministerio guztietako idazkariordeak. Horrez gain, Sindikatuetako 17 kide ere badaude, baina horiek gutxiengoa dute herri ad­ ministrazioetako ordezkarien kopuruarekin alderatuz geroz. Arean bere, sin­ dikatuetako ordezkariak ondoko arauen arabera izendatzen dira: 1. Estatu edo autonomi erkidegoan ordezkaritzarik gehien duten sindikatuetako bakoi­ tzeko postu bat dago. 2. Gainerako postuak langileen eskuorde eta batzetako kide kopuruaren 100eko 10 baino gehiago lortu duten sindikatuen artean ba­ natzen dira; eta banaketa hori sindikatuek lortutako erantzunaren araberakoa da. Beste hitzez esateko, banaketa egiteko sindikatuek izan dituzten emaitzak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.