Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 143

FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK

513

horretan diplomazi karrerako kategoriak ordezkatu dira; igotze eskumenak ez ezik, destinoen hornikuntza eta diziplina prozedurei buruzko eskumenak ere eratxiki zaizkio batzari. Korporazioen aurkako kalteak direla eta, sindikatu­ en monopolioak dakarren korporatibismo bakarrean egituratu da funtziona­ rioen ordezkaritasuna. Sindikatuetako korporatibismo ofizialistak ez du, hala ere, funtzionario kidegoen korporatibismoak besteko ordezkaritzarik. Ikusiko dugunez, sindikatu handietako korporatibismo ofizialistak funtzionario kide­ goen (edo gaur egun kidego horietatik geratzen den) korporatibismoaren gain izan duen garaipena, azaleko garaipena baino ez da izan. Azaleko garaipena diogu, sektore pribatuko sindikatu handiei ere huts egin zaielako, hau da, sindikatu handiok funtzionarioen kidego eta ordezkaritza organoetan ezarri dira; baina organo horien eskumenak ez dute garrantzi handirik, Europako beste organo homonimoek dituztenekin alderatzen badira. Azken buruan, izugarrizko muntaia baino ez da: urrutiko intxaurrak, zarata handi.

6. LANGILEAK ORDEZKATZEKO ORGANOAK. LANGILEEN ESKUORDE ETA BATZAK Ekainaren 12ko 9/1987 Legeak, Ordezkaritza Organoei, Lan Baldintzen Zehaztapenari eta Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen partaide­ tzari buruzkoak, hain zuzen (uztailaren 19ko 7/1990 eta ekainaren 30eko 1/1994 Legeek aldatutakoak), funtzionarioei aintzatetsi die herri administra­ zioetan eta beste erakunde publiko batzuetan ordezkaritza organoak eratze­ ko eskubidea; eta eraketa hori hautespen sistemaren bitartez egituratu da. Legeak diseinaturiko hautespen sistemak, haatik, ez die errespetu handirik eskaintzen ondokoei: batetik, funtzionarioen zuzeneko ordezkaritzari, hau da, sindikatuen bitartekotzarik gabe egiten denari; bestetik, ordea, funtzio publi­ koan berez egituratu ohi diren sindikatuen joera anitzi nahiz sindikatzeko eskubideari. Gauzatu ere, elkarteen, kidego sindikatuen eta funtzionario kla­ seen taldeen bitartez gauzatzen da berez egituratze hori (irakasleak, legelari­ ak, aire­kontrolatzaileak, laguntzaileak, medikuak etab.). Legea zuzeneko ordezkaritzaren eta elkartze joeraren aurka dago eta klase sindikatu deritze­ nen —Comisiones Obreras eta Unión General de Trabajadores— esku utzi du funtzionarioen ordezkaritza. Horretarako, zerrenda itxien hauteskunde siste­ ma erabiltzen da eta sindikatu handiei erreserbatzen zaie, batik bat, hauta­ gaien zerrenda aurkeztea. Hauteskunde sistema hori erabiltzen da ordezkari­ tzarik gehien duen sindikatuaren indikadore edo adierazkari bakar gisa; eta horrelaxe biribildu da sindikatu handien monopolioa. Hitzarmen kolektiboen negoziazio mahaietako lanpostuak betetzeko eskubidea dute sindikatu han­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.