Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 141

FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK

511

Bermatu ere, honela bermatzen da sindikatzeko askatasuna: batetik, juris­ dikzio arruntean; eta, bestetik, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan, auzibide horrek pertsonaren oinarrizko eskubideak babesten baititu. Haatik, funtzionarioa bera sala daiteke «herri askatasunak eta sindikatzeko eskubi­ deen erabilera oztopatzeagatik», oztopatze hori diziplina urratzea baita (Sin­ dikatzeko Askatasunari buruzko Lege Organikoaren 12. art. eta 33/1986 Errege Dekretuak onetsitako Estatuko Administrazio Zibilaren Funtzionarioei buruzko Diziplina Araudiaren 6. art.) Amaitzeko, sindikatuen ekintzari buruzko arauketa funtzionarioen sin­ dikatuei aplikatzeko modukoa da. Sindikatuen ekintza horren bidez, ondokoa aintzatetsi zaie sindikatuan afiliatutako langileei: sindikatuetako sekzioak eratu; bilerak egin; kuotak batu; enpresaren ohiko jardueran inolako enbara­ zurik egin gabe informazioa eman; eta, azkenik, sindikatuak bidalitako infor­ mazioa jasotzea. Era berean, sindikatuetako sekzioek eskubide hauek dituzte aintzatetsirik: lantokian iragarkien ohola edukitzea; negoziazio kolektiboa; edota lantokian 250 langile baino gehiago egonez gero, lokal egokia erabil­ tzea jarduerak aurrera eramateko. Sindikatuetako sekzioei eskubide horiek aintzatesteko, sekziook baldintza hau bete behar dute: herri administrazioe­ tako organoetan ordezkaritza izan edo langileen ordezkariak edukitzea. Hala­ ber, probintzia, autonomi erkidego edota Estatu mailan sindikatuetako kargu hautespenezkoak dituztenei ondoko eskubideak aintzatetsi zaizkie: baimenak izatea, baina horiengatik ordainsaririk jaso gabe; derrigorrezko eszedentzia edota zerbitzu berezien egoera lortzea; azkenik, lantokietara joan nahiz sar­ tzea, ekoizbidea aldatu barik (8, 9 eta 10. art.ak).

5. LANGILEEN ORDEZKARIEN ETA SINDIKATUEN PARTAIDETZA FUNTZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETAN Agidanez, ordezkaritzarik gehien duten funtzionario sindikatuen elkarla­ na —funtzio publikoaren kudeaketan egin dutena, hain zuzen— garrantzi handia duten gaietara mugatu da; elkarlan hori aurrera eramateko, funtzio publikoaren kontsulta organoetan parte hartzen dute sindikatu horiek. Adi­ bide gisa, ondokoak ditugu horietako kontsulta organo batzuk: Frantzia, Italia eta Alemanian dauden funtzio publikoaren kontseilu gorenak. Sindikatuetako ordezkariak, era berean, partaide dira esparru urriago eta izaera mistoa duten kontsulta organoetan, hala nola, Frantziako batzorde tekniko parekideetan. Batzorde horien egitekoa ondoko informazioa ematean datza: administrazio, establezimendu eta lan tekniken ingurukoa; lan arloko metodo eta tekniken jardunbide nahiz gaurkotzeari buruzkoa; eta, azkenik, langileen zereginak be­ tetzeari nahiz langileen estatutuak egin eta aldatzeari dagokiona.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu