FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK
507
Ekainaren 17ko 1.522/1977 Errege Dekretuak funtzionario publikoek lanbide elkarteak eratzea onartu du, aldez aurretiko baimenaren beharrik gabe; baina zenbait funtzionariori mugapenak ezarri dizkio: segurtasun zerbitzu zein pre solekuetan lan egiten dutenei eta, oro har, zerbitzua betetzean armak era biltzen dituztenei. Errege dekretu horren arabera, horiek guztiek ezin dute beste kolektibo batzuetako sindikatuekin federatu edota konfederatu, edota euren elkarteez kanpoko beste batzuetan parterik hartu. Ildo horretatik, epaile nahiz magistratuentzat ere teknika horixe ezarri da: lanbide berean sindi kalismo bakan eta gatibua.
4. FUNTZIONARIOEN SINDIKATUEN ERATZEA. ORDEZKARITZARIK GEHIEN DUEN SINDIKATUA ETA SINDIKATU EKINTZAREN BABESA Lehen esan bezala, sindikatzeko eskubidearen aintzatespen osoa Kons tituzioaren 28. artikuluan datza: «pertsona guztiek dute askatasunez sindika tzeko eskubidea. Indar zein erakunde armatuen nahiz diziplina militarrari lotuta dauden gainerako kidegoen kasuan, legeak eskubide horiek muga eta salbuets ditzake; funtzionario publikoen kasuan, azkenik, legeak arautuko ditu eskubidearen berezitasunak». Konstituzioaren artikulu hori ondoko arau ek garatu dute: lehenik, Sindikatzeko Askatasunari buruzko 11/1985 Lege Organikoak, abuztuaren 2an emandakoak (lege hori enplegu publiko zein pribatuari aplikatzeko modukoa da); bigarrenez, Funtzio Publikoa Eraldatze ko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legeak berak; eta, azkenik, Ordezkaritza Organoei, Lan Baldintzen Zehaztapenari eta Herri Administra zioen Zerbitzupeko Langileen Partaidetzari buruzko 9/1987 Legeak, ekaina ren 12an emandakoak —lege hori uztailaren 19ko 7/1990 Legeak aldatu du, III. kapitulua berridatzita (30.etik 38.era arteko artikuluak)—. Funtzio Publikoa Eraldatzeko Neurriei buruzko 30/1984 Legeak (abuztuaren 2an emandakoak) oinarriak ezarri ditu, gero funtzionarioen eskubide kolekti boak arautzeko. Oinarri horiek sindikatuek funtzio publikoaren kudeaketan par te hartzea bermatu dute, eta ordezkaritzarik gehien duten sindikatuetako kideei hamazazpi postu erreserbatu zaizkie Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorenean. Horrez gain, sindikatuen ordezkaritza erraztu da, funtzionario batzuei zerbitzu berezien egoerara igarotzea ahalbideratu zaielako: ordezkaritzarik gehien duten sindikatuetan, probintzia, autonomi erkidego nahiz Estatuko sindikatukargu hautespenezkoak dituztenei. Sindikatu ekintzen baliabide multzoa osatzeko, legeak zuhur jokatuz aintzatetsi zuen negoziazio kolektiboa: Estatuko ordezka riek negoziazio horretan parte hartzen dutenean, Gobernuak emandako jarraibi