Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 135

FUNTZIONARIOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK

505

beste zenbait herritan, baina sektore pribatuan dituen baino mugapen gehiago dituela. Horretara, greba egiteko moduak eta grebaren norainokoa nahiz hel­ buruak izaten dira kontutan. Horren harira, greba politikoak debekatuta daude helburuei dagokienez; edu berean, greba egiteko modua eta norainokoa ere modu nabarian mugatu dira, herri zerbitzuak jarraikortasun eta erregulartasunez ibili behar direlako. Sindikatuei negoziazio kolektiboan parte hartzeko eskubidea aintzatestea zailagoa da. Gogoan izan behar da funtzionarioen ordainsariak aurrekontue­ tan zehazten direla, eta aurrekontuak Parlamentuak onesten dituela. Parla­ mentuak, bestalde, herriaren subiranotasuna adierazten du; ondorenez, organo hori ez da organo egokia sindikatuekin hitz egin nahiz itunak burutzeko. Hori dela eta, hitzarmen kolektiboen teknika ezin da Lan zuzenbidetik hartu eta, besterik gabe, funtzio publikora eraman. Orain arte gertatu den bezala, aurre­ rantzean ere, lege formalek eta lege horiei buruzko araudi betearazleek eraen­ duko dituzte funtzio publikoaren enplegu baldintza nahiz ordainsariak, baita funtzionarioen estatus juridikoa ere. Lege zein araudi horiek negoziazio ko­ lektiboaren teknika —ahuldua— baino ez dute onartu; izan ere, negoziazio hori gero Gobernuak onetsi behar du eta, horrez gain, aurrekontuetan ezarri­ takoari egokitu behar zaio.

3. FUNTZIONARIOEN SINDIKATUEN AURREKARIAK ESPAINIAN Espainiako funtzio publikoan, sindikatzeko eskubideak antzeko bilakaera izan duela esan dezakegu; edozel, beste herri batzuetan baino atzerapen han­ diagoa, eta eragin harrigarriagoak izan ditu eskubide horrek Espainian. Sektore publikoaren sindikatu mugimendurik garrantzitsuena gudaros­ teko ofizialen artean gertatzeak guztien arreta erakarri zuen, gainera, mugi­ mendu horri nolabaiteko aintzatespen ofiziala eman zitzaion. Egin­eginean ere, 1916az geroztik, gudarosteko ofizialek Defentsarako batza militarrak sor­ tu zituzten. «Infanteriako Arma Defendatzeko Batasuna eta Batza» eratu zen 1916an, eta erakunde horren ondorioak ez ziren behin betiko ezabatu 1923ra arte. Azkenean, batza horiek —edo «Ezpataren Botigoko Sindikatu Bakarra» horrelaxe baitzeritzen modu ironikoan—, ofizialdu eta Informazio batzor­ de bihurtu ziren. Informazio batzorde horien egitekoa ondokoa zen: militarrak ukitzen zituzten gizarte arazoei buruz informatu eta arazook ebazteko bidea izatea. Osaketari dagokionez, Arma nahiz kidegoetatik, eta horien barne, hie­ rarkia militarraren gradu desberdinetatik, modu demokratikoan hautatutako ordezkariek osatzen zituzten batzordeok (1922ko urtarrilaren 16ko Errege Dekretua).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.