504
RAMÓN PARADA
blikoan sektore pribatuan besteko garapena lortu duenik. Eskubide hori esan gura zabalean ulertu behar dugu, hain zuzen, eskubide sindikalak dakartzan eskubide kolektibo guztiekin batera: partehartzea, negoziazio kolektiboa eta greba. Horren ildotik, jakin beharra dugu zein den eskubide horren oinarrizko edo gutxieneko edukia demokrazia formaldun sistema politiko batean.
B) Funtzio publikoaren sindikatu askatasunaren oinarrizko edukia Aurrerago esan dugun bezala, demokrazia formala duten mendebaldeko herrietara jotzen badugu, bistakoa da herri horietako Konstituzioetan nahiz funtzionario estatutuetan orokorrean aintzatetsi dela lanbide elkarte zein sin dikatuak askatasunez eratzeko eskubidea. Azken ñabardura hori erabakigarria da. Eskubide horren barruan hainbat alde sartzen dira. Lehenengo eta behin, funtzionarioek askatasunez eta modu automatikoan era ditzakete sindikatu nahiz lanbide elkarteak, hots, ez dute Administrazioaren emakida zein baime nik behar; betekizun formal batzuk gauzatu beharko dituzte askoz jota: gehie netan, nahikoa da sindikatu nahiz elkarte horien estatutua eta buruzagien zerrenda Administrazioan uztea. Bigarrenez, funtzionarioek askatasunez jar dun dezakete sindikatu zein elkarteok antolatzean; elkartzeko irizpidea, be raz, kidego, erakunde zein ministerio bateko kide izatea izan daiteke; eta fun tzionarioek aukeratutako beste edozein irizpide ere onartzen da. Hirugarre nez, elkarteen monopolioa nahi duten sindikatu nahiz elkarteak egon arren, funtzionarioek parez pareko sindikatu eta elkarteak era ditzakete. Lauga rrenez, eratuta dauden sindikatuek independente izateari euts diezaiokete; bestela, funtzionarioen beste sindikatu batzuekin nahiz sektore pribatuko sindikatu eta zentralekin federa daitezke. Azkenik, funtzionarioek euren bo rondatearen arabera elkartzeko askatasuna dute. Oraingoz, horixe dugu mendebaldeko herrietako funtzionarioen sindika lismoaren oinarrizko edukia, gainerako osagaiak gertakizunak direlako. Gertakizuna da sindikatuen fenomenoa ofizialtzea. Horretarako, kontutan hartzeko moduko kide kopurua izanik, baldintza batzuk betetzen dituzten sin dikatuei ordezkaritzarik handieneko sindikatu izaera aintzatetsi behar zaie; gainera, sindikatu horietako ordezkariei lanpostu jakin batzuk erreserbatu be har zaizkie langileak kudeatzeko organoetan (Funtzio Publikoaren Zuzendari tza, Administrazio Batzorde Parekide, Whitley Council eta abarretan). Ikusiko dugunez, gerta daiteke, era berean, greba sindikatu ekintzaren baliabide gisa aintzatestea. Ezagunak ditugu, nolanahi ere, grebaren erabate ko debekua jaso duten herrien kasuak, hala nola, Suitza eta Estatu Batuen ka suak. Beste herri batzuetan, ostera, debeku hori funtzionario batzuei bakarrik ezarri zaie (gehienetan, polizia eta epaileei). Greba eskubidea aintzatetsi dute