Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 132

502

RAMÓN PARADA

2. SINDIKALISMOA ETA FUNTZIO PUBLIKOA A) Arazo orokorrak eta funtzionarioen sindikatuak aintzatestean izan diren faseak Eskubide kolektiboen artean eskubide oinarrizkoetako bat lanbide intere­ sen defentsarako elkarte edota sindikatuak eratzekoa da; eta eskubide horrek gainerako guztien euskarri gisa jokatu du, bai sektore pribatuan, bai publi­ koan. Eskubide horrek izugarrizko oztopoak izan ditu mendebaldeko herri guztietan. Lehenik eta behin, korporatibismoa esangura zabalean debekatzen zuen arau zorrotza zegoen, eta debeku edo arau horrek langileen sindikatuak, ugazaberien elkarteak eta elkargoak ukitzen zituen. Paradoxa hutsa bada ere, debeku horren oinarria Frantziako arau iraultzaile eta guztiz demokratiko bat zen: Le Chapelier­en legea (1791). Administrazio korporatiboari buruzko ka­ pituluan azaldu izan den moduan, 1791ko lege horrek indarrean iraun zuen ia XIX. mende osoan barna. Mende horretan, funtzionarioen elkarteei buruzko arazoa ez zen garrantzitsuenetakoa izan. Aitzitik, eginahal guztiak helburu honexetara zuzendu ziren: langileen sindikalismoa eta elkartzeko eskubide orokorra aintzatestera. Helburu hori erdietsi zen XIX. mendearen azken aldean edota XX.aren hasieran, ondokoak erabilita: Ingalaterran, Trade Unionei bu­ ruzko 1871ko Act; Frantzian, Sindikatuei buruzko 1884ko martxoaren 21eko Legea eta Elkarteei buruzko 1901eko uztailaren 1eko Legea; Espainian, El­ karteei buruzko 1887ko ekainaren 30eko Legea; eta Alemanian, azkenik, Weimarko 1919ko Konstituzioaren 159. artikulua. Hala ere, hasieran, funtzionarioen elkarteak ezin zitezkeen eratu sindika­ tu askatasuna orokorrean arautu zuten manuen arabera. Funtzio publikoaren abiapuntua hierarkia printzipio zorrotzean zetzan (hau da, modu militarrean ulertutako hierarkia printzipioa), eta printzipio hori bateraezina zen menpeko funtzionarioen arteko elkartze «matxinzale»arekin. Horren harira, burokrazi erakundeen antzinako jakituriak agertarazi zuen zuzendari eginkizuna —hau da, agintari eginkizuna— berehala dela eragingarria, menpekoa bakana de­ nean. Talde antolatu bati aurre egin behar dionean, aldiz, eginkizun horrek oztopoak izan ditzake, talde horrek egitatez eta Zuzenbidez aldarazten ditue­ lako goitik datorren agintaritzaren eta azpikoek izan behar duten menpeko­ tasunaren arteko indar harremanak. HAURIOUk adierazi zuen moduan, «sindikatuen eta funtzionario elkarteen arteko bateraezintasunaren oinarriz­ ko arrazoia ondokoa da: sindikatua, berez, borrokarako erakundea da eta, horren ondorioz, hierarkiaren kontrako joera dakar. Hona hemen, ideia na­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.