FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA
497
—Kasuankasuan erabaki diren frogak egin eta gero, instruktoreak espe dientaren bista eskaintzen dio erruztatuari, eta horrek eskatuz gero, espedien tearen kopia osoa eman behar dio; horrela, erruztatuak bere defentsarako behar dituen alegazioak egin eta, berriro ere, komenigarri deritzen dokumen tuak aurkez ditzake hamar eguneko epean. —Azkenik, instruktoreak, ebazpen proposamena egin behar du hamar eguneko epean. Proposamen horretan egitateak zehatzmehatz finkatu, frogen ukapena arrazoitu eta, azkenik, proben balorazio juridikoa egin ohi du erruz tatuak egindako falta eta horri dagokion zehapena zehazteko. Instruktoreak interesatuari jakinarazi behar dio ebazpen proposamen hori, hark bere defen tsarako egoki deritzon guztia hamar eguneko epean azal diezaion instrukto reari. Behin erruztatua entzun ondoren, edota epe hori alegaziorik gabe igaro ondoren, espedientea hastea erabaki duen organoari bidali behar zaio es pedientea. Azken buruan, ebazpenak amaiera ematen dio diziplina espedientea ri. Ebazpena arrazoitua izan behar da, eta espedientean azaldutako arazo guz tiak ebatzi behar ditu. Ebazpen horretan, ezin daitezke onartu karguen pleguaren edota ebazpen proposamenaren oinarri izan ez ziren egitateak; guztiarekin ere, egitateok balorazio juridiko desberdina izan dezakete. Ezer erabaki aurretik, organo eskudunak instruktoreari itzul diezaioke espedientea, hark ebazpenerako ezinbestekoak diren diligentziak egin ditzan; kasu horre tan, erruztatuari berriro entzuten zaio, ebazpena eman baino lehen. Diziplina prozedurari buru emateko, zehapenak hilabeteko epean betea razi eta Langileen Erregistro Nagusian idaztohartu behar dira. Horren ildotik, betearazpena agintzeko eskumena duen agintariak betearazpen hori eten egin dezake; edozelan ere, etete hori ezin daiteke izan preskripzio epea baino lu zeagoa. Gisa bertsuan, Herri Administrazioetarako ministroak, arrazoizko kariren bat egonez gero, zehapena ez betearaztea erabaki dezake. Alabaina, bi neurri horiek bidezkotzea ez da lan erraza, berdintasun eskubidea uki dezake telako. Azkenik, zerbitzutik apartatzearen zehapena etetea zein ez betearaztea Ministroen Kontseiluari dagokio (araudiaren 49, 50 eta 51. art.ak).
13. DIZIPLINA AHALGOA ETA ZIGOR ERANTZUKIZUNA Gaur egun, Epai Botereari buruzko 1985eko Lege Organikoaren 44. ar tikuluak argi eta garbi jaso du zigor jurisdizkioaren lehentasuna beste juris dikzio guztien gain, bai eta administrazio agintarien esku dagoen diziplina ahalgoaren gain ere. Artikulu horrek hauxe dio: zigor jurisdikzioak beti du