FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA
495
C) Diziplina erantzukizuna azkentzea. Preskripzioa Diziplina erantzukizuna ondoko kasuetan azkentzen da: funtzionarioak zehapena bete duenean, funtzionarioa hil denean, falta nahiz zehapena pres kribatzean eta, amaitzeko, indultu zein amnistiaren kasuan (Araudiaren 19. artikulua). Espedientea tramitatzen den bitartean, erruztatuak funtzionario izaera galtzen badu, orduan espediente hori ebatzi beharra dago. Ebazpen horretan kari hori aipatu, prozedura zehatzailea azkendutzat jo eta jarduketak artxiba tzea agintzen da, baldin eta alderdi interesatuetako batek prozedurak aurre ra egitea eskatzen ez badu; zernahi gisaz, funtzionarioari erantzukizun zibila nahiz zigor erantzukizuna eska dakioke. Aldi berean, bertan behera uzten dira funtzionario erruztatuaren aurka hartu diren behinbehineko neurri guztiak (19. art.). Preskripzioaz denaz bezainbatean, araudiak ondoko epeak ezarri ditu: sei urtekoa falta oso larrien kasurako; bi urtekoa, falta larrientzat; eta, azke nik, hilabetekoa falta arinentzat. Epe horiek guztiak zenbatzen dira funtziona rioak falta egin zuenetik. Epeok luzeegiak direla pentsa daiteke; baina ohiko doktrinak zioenarekin konparatuz gero, epeek lasaitasuna dakarte, diziplina faltak ez baitziren inoiz preskribatzen ohiko doktrinaren arabera. Nondik nahi begira dakiola ere, doktrina horrek dakarren zentzugabekeria guztiz argia da: faltak preskribatzen ez zirenez, gerta zitekeen funtzionarioa zerbi tzuan hainbat urtez egon ondoren —eta jubilatu baino lehentxoago— zeha tzea, funtzio publikoan sartu eta biharamunean egindako falta batengatik. Horren harira, esan ohi zen funtzionarioek erraztasun handiak zituztela euren urratzeak estaltzeko eta, ondorenez, falten preskribaezintasun hori beharrez koa zela.
12. DIZIPLINA PROZEDURA 1964ko testu artikulatuak Administrazio Prozedurari buruzko Legearen prozedura zehatzailera igortzen gaitu falta larri eta oso larriei buruzko diziplina espedienteak tramitatzeko (133.etik 137.era bitarteko artikuluak). Artikulu horiek Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administra zio Prozedura Erkideari buruzko Legeak indargabetu ditu. Geroenean, Fun tzionarioen Diziplina Eraentzari buruzko Araudiak osatu du arauketa hori (urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuak onetsitakoak). Arauketa horre tan ezarritako arau orokorra hau da: falta larri edota oso larriengatiko zeha penak jartzeko, horrexetarako espediente berezia instruitu behar da; ez da espediente hori behar, ostera, falta arinen ondoriozko zehapenak jartzeko. Hala