494
RAMÓN PARADA
tzea, horretarako arrazoirik ez dagoenean eta, gutxienez, hilero hamar ordu huts egiten direnean; hiru hilabeteko epean, lanera hirugarren aldiz ez ager tzea funtzionarioa, baldin eta aurreko biak falta arin gisa zehatu badira; zer bitzuari modu larrian enbarazu egitea; funtzionario edota Administrazioaren duintasunari modu larrian erasotzea; eta, azkenik, ordutegia kontrolatzeko sistemetatik ihes egitea eta lansaioa arrazoirik gabe bete ez dela detektatze tik itzurtzea (7. art.). Bukatzeko, falta arinak hauek dira: laneko ordutegia arrazoirik gabe ez betetzea, ezbetetze hori falta larria ez bada; egun batez lanera ez agertu eta ezagertze horren arrazoiak ez azaltzea; jendea, goragoko kargu, lankide na hiz menpekoekin adeitsua ez izatea; eginkizunak betetzean arduragabea iza tea; eta, azken buruan, funtzionarioak bere eginbehar edota betebeharrak ez betetzea, baldin eta ezbetetze horiek falta larri edota oso larriak ez badira.
B) Diziplina zehapenak Faltak ez bezala, zehapen guztiguztiak tipifikatu dira 1964ko Legean, bost tipo bakarrik jaso direla: 1. Funtzionarioa zerbitzutik apartatzea. Zehapen hori falta oso larriaren ondorioz bakarrik jar daiteke; edonola ere, Gobernuak erabaki behar du zeha pena, Langileen Batzorde Gorenaren txostena jaso eta gero. 2. Funtzionarioari bere eginkizunak etetea. Funtzionarioaren gain dago en ministerioak har dezake erabaki hori, funtzionarioak falta larri edota oso larriak egin dituenean. Lehenengo kasuan, eteteak ezin du hiru urte baino gehiago iraun; bigarrenean, aldiz, hiru eta sei urte bitartekoa da etetea. 3. Funtzionarioak lekua eta bizilekua aldatzea. Zehapen hori funtziona rioaren gain dagoen ministerioak jar dezake, falta larri edota oso larriak egin baditu funtzionarioak. Zehapena falta oso larriaren ondorioz jartzen denean, funtzionarioak ezin du hiru urteko epean destino berririk lortu lehengo lanpostua zegoen herrian, nahiz eta horretarako edozein prozedura erabili. Zehapena urtebetekoa da, aldiz, falta larriaren ondoriozkoa denean. 4. Funtzionarioari ordainsariak proportzioz kentzea. Zehapen hori falta arinak zuzentzeko erabiltzen da. Funtzionarioari zenbat kendu behar zaion kalkulatzeko oinarria hauxe da: funtzionarioak falta egin zuen unean jasotzen zituen ordainsari oso guztiak. Gero, kopuru hori zati hogeita hamar egiten da, eta zatiketa horren emaitza berriro zatitzen da funtzionarioak batez beste bete beharreko ordu kopuruaz. Horrela, azken kopuru hori da funtzionarioak egu neko lansaiotik bete barik utzi dituen orduei aplikatzen zaien balio/ordua. 5. Ohartarazpena. Azken zehapen hori falta arinen kasuan aplikatzen da.