Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 122

492

RAMÓN PARADA

esan, agintaritza gutxi­gutxitan egikaritzen da; izan ere, zenbait zerbitzutan, dela zerbitzu­buruek, dela horien azpikoek diziplina izateko ohitura galdu dute. Beraien arteko harremanak hierarkiazkoak baino gehiago, lankideen artekoak dira. Ohiturak berak ibilarazten ditu zerbitzuak, eta ez batzuen eta besteen artean hitzarturiko planek. Testuinguru horretan, edozein eraldake­ ta aurrera eramatea (nahiz eta garrantzirik gabeko eraldaketa izan) zeregin zail bihurtzen da. Agintaria kikildu egiten da, eta diziplina berehala berre­ zartzea lan handia da».

Espainiako Zuzenbidean ere, bide berdinari ekin zaio: hasieran, ez ze­ goen prozedurazko administrazio bermerik, ez eta judizio bermerik; gaur egun, ordea, berme horiek guztiak erabat aintzatetsita daude, aurretiazko administrazio prozedura zehatzailea orokortzearekin batera. Haatik, Espai­ nian oraindik ez da sindikatu berme eragingarririk ezarri, diziplina ahalgoa kontrolatzeko; beste herri batzuetan, ostera, diziplina zehapena jarri aurretik sindikatuak entzun behar dira, edota sindikatuok ahalgo zehatzailean parte har dezakete. Espainian, aldiz, berme horiek honexetara murriztu dira: falta oso larrien ondorioz ezarritako zehapenen berri eman behar zaie Langileen Batza nahiz Eskuordeei. Esan berri dugunari administrazio hierarkiari buruz­ ko printzipioaren hondamena gehitzen badiogu, ulertzekoa da gaur egun herri administrazioek diziplina ahalgoa ia­ia ez erabiltzea. Administrazio hierar­ kiaren printzipioa Konstituzioaren 103.1. artikuluan jasota dago; baina Fun­ tzionarioei buruzko 1964ko Legeak funtzionarioen gradu nahiz kategoriak ezabatzeak kalte izugarri handia egin zion printzipio horri, eta kalte horren ondorioak oraindik ere nabari dira. Funtzionarioen bermeak edukiaren arloan ere ugaritu dira. Aipatzekoa da Zigor zuzenbidearen printzipio eratzaile batzuk (besteak beste, tipikotasuna, erruduntasuna eta zehapenak urratzearen norainokoa kontutan hartuta jar­ tzea) Administrazio zuzenbidean sartu direla; horren ondorioz, diziplina erantzukizunak ezartzean zegoen zuhurtziarakotasuna gutxitu egin da. Labur esateko, diziplina erantzukizunaren bilakaera administrazio ahalgo zehatzai­ leak izan duen bilakaeraren parekoa da eta, ondorenez, Konstituzio Auzite­ giaren doktrina berbera aplika dakioke erantzukizun mota horri.

A) Diziplina­faltak Funtzionarioei buruzko 1964ko Legeak funtzionarioen faltak hiru katego­ riatan sailkatu zituen: falta arinak, larriak eta oso larriak. Horren harira, hiru kategoria aipatu zituen arren, falta oso larriak bakarrik zerrendatu zituen legeak; falta arin nahiz larrien kalifikazioaz denaz bezainbatean, kalifikazio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu