Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 120

490

RAMÓN PARADA

kari dezake akzioa. Estatuaren aurka egikaritu badu, eta Estatuak kalteak ordaindu badizkio, Administrazioak hauxe egin dezake 145.2. artikuluaren arabera: espedientea instruitzean interesatua entzun behar du eta funtzionario, agintari edota agenteei erantzukizuna eskatu dolo, erru edota arduragabeke­ riaz egindakoagatik. Erantzukizun hori eskatzeko, irizpide hauek neurtzen dira, besteak beste: egindako kaltearen norainokoa, kaltearen egileak nahita edo nahi gabe sortzea kalte hori eta, azkenik, herri administrazioen zerbitzu­ peko langileen lanbide erantzukizuna. 3. Funtzionarioak zuzeneko erantzukizuna izatea Estatuari dagokionez. Bukatzeko, gerta daiteke funtzionarioaren jokabideak Estatuari egitea kaltea, eta ez norbanakoari. Kasu horretan, Administrazioak espedientea egin die­ zaieke agintari, funtzionario edota agenteei, baldin eta horiek Estatuko onda­ sun nahiz eskubideei kalte­galerak sortarazi badizkiete dolo, erru edota ardu­ ragabekeria larria dela bide. Espediente hori ez da diziplina espedientea, ez­ pada erantzukizun espedientea. Hori dela bide, espediente horrek ekar deza­ keen ondore bakarra kalte­galerak ordaindu beharra da, baina ez da diziplina zehapenik sortzen. Edukiari buruzko ondoko betekizunak behar dira akzio zibila bidezkoa izateko: dirutan neurtzeko moduko lesio bakoiztua; funtzionarioaren jarduera­ ren eta lesioaren artean kari bidezko lotura; eta, beti ere, osagai subjektiboa: dolo, errua, edota arduragabekeria larria. Edonola ere, legeak zigor jurisdik­ zioaren eskumena babestu nahi izan du ondoko kasuan: erantzukizun zibila dakarren egite edota ez­egitea kalte delitua denean. Horrelakoetan, zigor jurisdizkioari igortzen zaio erruaren norainokoa. Epaileen eskumenei dagokienez, gogoan hartzekoak dira zenbait foro pertsonal, foro horiek epaile eta auzitegi zibilen arteko eskumen banaketa arrunta aldatzen dutelako. Auzitegi Goreneko eta autonomi erkidegoetako Auzitegi Nagusien Arazo Zibiletarako Salen eskumenekoak dira, hurrenez hurren, ondoko akzioak: konstituzio organoen titular eta Estatuko edo autono­ mi erkidegoetako agintari politiko gorenen aurkakoak (Epai Botereari buruz­ ko 1985eko Lege Organikoaren 56 eta 73. art.ak).

11. DIZIPLINA ERANTZUKIZUNA Funtzionarioen diziplina erantzukizuna zerbitzu harremanen barnean gauzatzen da, funtzionarioen eginbehar eta betebeharrak bermatzeko, funtzio­ narioei euren eskubideak ukitzen dituzten zehapenak ezarriz. Diziplina ahalgoaren oinarria hauxe da: funtzionarioa hala nahita dago botere harre­ man berezien menpe. Horrenbestez, ahalgo horren ondore bakarra zerbitzu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu