FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA
489
ministratuei begira duen erregularitate, legezkotasun zein alderdigabetasu na; besteak beste, prebarikazioa, funtzionarioeroskeria, maula, legez aurkako ordainarazpenak eta funtzionarioek pertsonaren eskubideak —legeetan ain tzatetsitakoak— egikaritzean egin dituzten delituak azken kasu horretan sail ka ditzakegu. (II. liburuko II. tituluan jasotako II. kapituluaren bigarren sekzioa). Horrez gain, Zigor Kodeak astungarri gisa jaso du edozein delitu funtzionario izaeraz baliatuta egitea (10.10. art.).
10. ERANTZUKIZUN ZIBILA Gorago ikusi ditugun kariak direlaeta funtzionarioen zigor erantzukizu na ez zen oso eragingarria; horrezaz aparte, XX. mendearen hasieran, Ad ministrazioarekiko auzibide jurisdikzioak ez zuen fiskalizatzeko gaitasun handirik. Hori guztia erabili zuen Antonio Maurak 1904ko apirilaren 5eko Legea eta urte bereko irailaren 23ko Araudia bidezkotzeko. Lege horren bidez, funtzionarioen aurkako erantzukizun zibila eskatzeko auzibide berezia eratu zen. Auzibide hori erabiltzeko, bi baldintza bete behar ziren: batetik, funtzionarioek manuren bat ez betetzea, betetze hori aldez aurretik idatziz eskatu bazitzaien; eta, bestetik, akzioa urtebeteko epean egikaritzea. Lege horren aurretik, Kode Zibilaren 1902. artikuluak ezarririk zuen Estatuak agente bereziaren bidez jarduten zuenean bakarrik ordaindu behar zituela kaltegalerak. Artikulu hori ikusita, gainerako kasuetan erantzukizuna fun tzionarioena zela uler zitekeen eta jurisprudentzian, hain zuzen, interpreta zio hori nagusitu zen. Edonondik begira dakiola ere, kontutan hartu behar da arauketa hori guztia, gaur egun, ondoko artikuluek ordeztu dutela: Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea ren 145 eta 146.ek. Arauketa horrek hiru kasu bereizten ditu: 1. Funtzionarioaren zuzeneko erantzukizuna norbanakoari dagokionez. 146. artikuluaren arabera, norbanakoek herri administrazioetako langileei erantzukizun zibila nahiz zigor erantzukizuna eska diezaiekete, baina kasuan kasuko legeria kontutan hartuta. Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridi koari buruzko 1957ko Legearekin alderatuz gero, 146. artikuluak dakarren berritasuna hauxe da: artikuluan bertan jaso ez diren agintariei erantzukizuna ez egozteko asmoa. 2. Funtzionarioaren zeharkako erantzukizuna Estatuari dagokionez, eta atzerabidea erabilita. Funtzionarioak zuzeneko erantzukizuna izan dezake; baina, horrez gain, legeak Estatuaren erantzukizun solidarioa jaso du. Horren ondorioz, norbanako kaltetuak Estatuaren nahiz funtzionarioaren aurka egi