Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 116

486

RAMÓN PARADA

9. FUNTZIONARIOEN ZIGOR ERANTZUKIZUNAREN OHIKO ARAZOAK Esan berri dugun moduan, legezko testuetan modu solemnean aldarrikatu bada ere, funtzionarioen erantzukizun zibila nahiz zigor erantzukizuna ez da oso eragingarria izan. Ondokoa dugu horren arrazoia: epaile zibilek nahiz zigor epaileek beti egin diote uko administrazio arazoak ebazteari. Uko egite hori Frantziako administrazio eraentzadun herrien tradiziotik dator; izan ere, tradizio horrek botereen banaketa Administrazioaren independentzia babeste­ ko modutzat hartzen zuen. Tradizio horren ondorioz —administrazio juris­ dikzioaz gain— beste zenbait formula ere sortu ziren, administrazio agintari eta funtzionarioen aurkako erantzukizun akzioak auzitegi arruntek zuzenean judiziotaratzea oztopatzeko. Teknika edo formula horiek ondokoak ziren: fun­ tzionarioak bide zibilean edo zigor bidean judiziotaratzeko aldez aurreko baimenaren beharra eta zigor auzibidean administrazio aurre­epaitasuna iza­ tea. Azken hori gatazken sistema erabilita gauzatzen zen. Gaur egun, teknika horiek indargabetuta daude, baina bizirik diraute inkontziente juridikoan. Aurretiazko baimenaren ondorioz, auzitegi arruntek ezin zituzten fun­ tzionarioak judiziotaratu, Administrazioaren adostasunik gabe. Ildo bertsu­ tik, Administrazioak epaileen ekintza baimendu aurretik, salatutako egitateen balorazio juridiko nahiz politikoa egiten zuen; eta balorazio horren ondorioz, Administrazioak epaileen ekintzari ezetza ematea erabakitzen bazuen, erabaki hori ezin zen judizioan eztabaidatu. Auzitegi zibilek eta zigor auzitegiek eskumen osoa ez izatearen jato­ rria Frantziako Antzinako Erregimenean eta galdekapen edo abokazioak egi­ teko ohituran kokatu behar da. Parlamentuek errege ofizialen aurka instruitu­ ko auzibideak erregek galdekatzen zituen, Errege Kontseiluan judiziotaratzeko. Iraultzaz geroztik, eta Napoleonen Erregimena iristearekin batera, funtzionarioa auziperatu eta judiziotaratzeko aurretiazko baimena foru militarraren bertsio moderatu gisa ikusi zen Administrazio zibilean. Baimen horrek botereen bana­ ketaren printzipioa izan zuen berariazko oinarri, baina honela ulertuta: «admi­ nistrazio arazoak» ezin dira inoiz epaile eta auzitegien eskumenekoak izan. Era berean, eta gorago esan bezala, printzipio horrek Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa bidezkotzeko balio du. Ideia horiekin bat etorriz, Frantziako VIII. urteko Konstituzioak Estatu Kontseiluari eratxiki zion eskumena funtzionario­ ak judiziotaratzeko baimena eman ala ez emateko. Horretarako, espediente bat tramitatu, Kontseiluak espedienteari buruzko irizpena eman eta Gobernuak ebatzi behar zuen espediente hori. Amaitzeko, aurretiazko baimena 1870. urtera arte egon zen indarrean Frantzian, eta urte horretan indargabetu zen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.