484
RAMÓN PARADA
Hartara, Epai Boterearen Lege Organikoak ere ohiko arauari ekin dio, hauxe adierazi baitu: jarduera pribatuak gauzatzea eta sektore publikoan lanposturen bat betetzea baterakorrak dira, baldin eta jarduera pribatuaren eta publikoa ren interesen arteko elkarjotzerik sortzen ez bada: «jarduera pribatu hori fun tzionarioak bere kontura bete dezake edo hark lan egiten duen sail edo era kundeak gauzaturiko jarduerekin zuzeneko zerikusia duten norbanako nahiz erakundeen menpe edo zerbitzupean». Legeak, ahal duen heinean, jarduera pribatuak oztopatzen ditu. Batetik, jarduera pribatua gauzatzeko baimena behar da legearen arabera. Horrela iza nik, sistemaren tipikotasun ezaz gain, eta Europako zuzenbidearen ikuspegi tik abiatuta, sistema horrek ondokoa sortaraz dezake: nahierarakotasun eta bereizkeriak dakartzan kudeaketa egitea, baimen arautuaren kasuan gaudela ulertzen dugunean izan ezik. Bestetik, ordea, legeak diru zigorra ezarri dio jarduera pribatua lanbide gisa betetzen duen funtzionarioari, legearen arabera funtzionario horrek ezin baitu osagarri berezia duten lanpostuetan jardun. Azkenik, Administrazioaren zerbitzupean egotearen eta Administraziotik kanpoko lanbide jarduera betetzearen arteko bateraezintasuna sor daiteke kan poko jardueraren izaeraren ondorioz; funtzionarioak berez du menpeko izaera eta, horrez gain, zenbait lanbide asketzat jo dira. Horren harira, Abokatutzari buruzko Frantziako 1972ko Legeak antzinako tradizio bat jaso eta funtziona rioei (irakasleei salbu) horrelako lanbideak gauzatzea debekatu die, baita errentamendu zerbitzuen ondorioz beste pertsona batzuei lotuta daudenei ere.
8. FUNTZIONARIOEN ERANTZUKIZUNA Administrazio eraentza duten herrietan, Espainian, esaterako, Admi nistrazioaren kontrol arrunta egiten da administrazio egintza nahiz xedape nak Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan berrikusita. Gainera, 1956ko Legeaz geroztik, jurisdikzio horrek aparteko garapena izan, eta ohiko muga penak gainditu ditu. Administrazio jarduera kontrolatzeko beste modu bat funtzionarioei eran tzukizuna eskatzea da, nahiz eta kontrol hori Administrazioarekiko auzibidea bezain garrantzitsu nahiz eragingarria izan ez. Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legeak (43. art.tik 49.era bitartekoak) eta Funtzionarioei buruzko 1964ko Legearen 81. artikuluak jaso dute funtziona rioaren erantzukizuna: erantzukizun zibila, zigor erantzukizuna eta diziplina erantzukizuna.