Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 113

FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA

483

Funtzionario zibilen adierazpen askatasuna ez dute berariazko manuek murriztu; ondorioz, gai horretan funtzionario zibilen egoera eta gainerako hiritarrek dutena antzekoak dira. Haatik, adierazpen askatasunaren mugapen batzuk esan gabe doaz Neurriei buruzko 1984ko abuztuaren 2ko Legearen 31. artikuluan, hain zuzen ere, urratzeei buruz jasotako arauketan. Artikulu ho­ rren arabera, diziplina urratze dira honakoak: «Konstituzioarenganako fidel­ tasunik eza dakarten ahozko nahiz idatzizko adierazpenak; edota, hautes­ kundeetan eragina izateko, neutraltasun nahiz independentzia politikoa urratzea dakartenak; baita legeak sekretu ofizialtzat adierazitakoak eta sailkatutakoak argitaratu zein bidegabe erabiltzea ere».

C) Funtzio publikoa eta jarduera pribatuak Funtzionarioen alderdigabetasuna kolokan jar daiteke, funtzionarioen jar­ duera pribatuak onartuz gero. Zuzenbide konparatuan arau orokor gisa ager­ tzen da funtzio publikoaren eta jarduera pribatuen arteko bateraezintasunik zorrotzena: legeria batzuetan bateraezintasunari buruzko araurik egon ere ez dago, pentsaezina baitzen funtzionario izan eta, aldi berean, sektore pribatuan jardun ahal izatea. Bestalde, arazo hori jorratzen duten estatutuak (hala nola, Frantziakoa) oso zorrotzak izan ohi dira: «funtzionarioek eurei eratxiki zaiz­ kien egitekoetan eman behar dute lanbide jarduera osoa. Ezin dute irabaziz­ ko jarduera pribaturik gauzatu profesional gisa, jarduera horien izaera zeinahi izanda ere». Salbuespenik gabeko bateraezintasun hori bidezkotzeko, arrazoi etikoak —interes publiko eta pribatuen arteko benetako nahiz ustez­ ko elkarjotzeak— erabiltzen dira, bai eta ekoizgarritasunaren inguruko arra­ zoiak ere; arean bere, funtzionarioak lanbide edo lanpostu bi izanez gero, ulertezina da ekoizgarritasun hori bikainena izatea. Espainian, ohiko arauak funtzio publikoaren eta jarduera pribatuen arteko baterakortasuna jaso du, hala funtzionario zibilentzat, nola militarrentzat. Epaileei, ordea, beti ezarri die bateraezintasun zorrotza (Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 389. art.). Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak (langile zibilei buruz, apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuak garatutakoak, eta langile militarrentzat, berriz, otsailaren 21eko 517/1986 Errege Dekretuak) funtzionario guztientzat arautu du sektore publikoan bi jarduera edo lanpostu betetzearen bateraezintasuna, eta aurre­ ko arauketan baino zorroztasun handiagoz arautu ere. Dena dela, legeak on­ tzat jo du sektore publikoan bi lanpostu betetzea, horietako bat irakaskuntza edota osasun eginkizunak betetzeko lanpostua bada. Funtzionarioek jarduera pribatuak gauza ditzaketen ala ez aztertzeko, ikuspegi etikora jotzeko joera dago, ekoizgarritasun ikuspegira baino gehiago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu