482
RAMÓN PARADA
B) Funtzio publikoa eta adierazpen askatasuna Honexetan datza korapiloa: Konstituzioko adierazpen askatasun eskubi dearen mugapena dakarren ala ez funtzionario izaerak (beste hitzez esanik, izaera horrek ahozko nahiz idatzizko adierazpen askatasuna mugatzen duen). Arazoak erantzun ugariak bezain kontrajarriak izan ditu: Ingalaterrako Civil Serviceren tradizioak eta funtzio publiko militarrak, esaterako, modu zorro tzean debekatu zuten askatasun adierazpen hori; Weimarko 1919ko Konstitu zioak, ordea, konponbide liberala eman zuen: «funtzionario guztiei bermatuko zaie jendaurrean iritzia emateko askatasuna», eta konstituzio horrek eragina izan zuen Espainiako 1931ko konstituzioan: «funtzionario publikoak ezin daitezke pertsegitu, horiek politika, erlijio zein gizarte gaien inguruan eman dituzten iritziengatik». Frantziak bitarteko bidea hartu du: funtzionarioaren jarduera politikoak «zerbitzuaren ibilera arruntari norainoko kaltea eragin diezaiokeen» baloratu behar da. Hortaz, inolako alderdikeriarik gabe bete behar du bere egitekoa funtzionarioak: ezin ditu ideia politiko zehatzak defendatu, ezta funtzioa edo zein propagandaren bide bihurtu ere; hitz gutxitan esateko, ezin da alderdiko gizon moduan agertu. Zerbitzutik kanpo dagoenean, funtzionarioak neurritsua izateko betebeharra baino ez du; gainera, zenbat eta eginkizun garrantzitsua goak izan, hau da, hierarkian zenbat eta gorago egon hainbat eta handiagoa da betebehar hori. Horrez gain, Frantziako ereduak arau praktikoagoak jaso ditu: funtzionarioak egunkarietan idatz dezake (nahiz eta alderdi jakin bateko prentsa izan), baina ezin du beraren goragokoen aurkako esamolde zakar, iraintzaile edota bortitzik erabili. Zernahi gisaz, funtzionarioak ezin dezake adierazpen idatzirik nahiz ahozko adierazpenik egin beraren lanpostuarekin zerikusia duten arazoen inguruan. Diziplinari buruzko aurreragoko Araudiak (abuztuaren 16ko 2.088/1969 Dekretuak onetsitakoak) falta oso larritzat hartu zuen —Espainiako Zuzen bidean— lanbide sekretua urratzea, eta falta larritzat, ostera, ondokoa: «gora gokoen eta Gobernu neurrien inguruko kritikak eta desadostasunak jendau rrean adieraztea, bai eta funtzionarioen gain dauden sailetako eskumenekin zuzeneko nahiz zeharkako zerikusia duten lanak argitaratzea goragokoen baimenik gabe». Manu hori kontraforu errekurtsoaren bidez berrikusi eta deuseztatu zen aurreko Erregimenean. Errekurtso hori ebatzi zuen dekretuak (1970eko ekainaren 22koak) doktrina oso liberala sortarazi zuen: dekretu ho rrek Gobernuaren neurriak eta funtzionarioen goragokoek hartutakoak bereiz tu zituen; funtzionarioek lehenengo motako neurriak bakarrik kritika zitzake ten, adierazpen askatasunaren eskubidean oinarrituta; bigarrenetan, ordea, funtzionario izaera da nagusi; hori dela eta, ezin ziren jendaurrean kritikatu.