Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 110

480

RAMÓN PARADA

berme juridikoak eskaini behar dizkie funtzionarioei. Alderdigabetasunaren arauak mugak dakarzkio funtzionarioen jokabideari, bai jarduera politikoan eta bai pribatuan. Karrera bermeak eta jarduera pribatuari buruzko mugak, aldez edo moldez, epaileen antzekoak eta parekoak izan beharko lirateke. Az­ ken finean, funtzionario jakin batzuek hartzen dituzten erabakiak epaileenak baino garrantzitsuagoak dira batzuetan, eta hori erraz ikus daiteke zerga funtzionarioen nahiz beste funtzionario batzuen eskumenak eta epaile zibila­ renak alderatuz gero. Haatik, mugapenen arloan, epaile eta funtzionarioen eraentzak parekoak badira, ezin daiteke gauza bera esan funtzionarioen karre­ rako bermeei buruz, funtzionario horiek babesik gabe daudelako politikari­ en mesede nahiz kalteei dagokienez.

A) Funtzionarioen jarduera politikoa Funtzionarioen alderdigabetasuna —jarduera poltikoan— jasotzen duen araua modu zorrotzean aplikatu da batzuetan, eta Ingalaterrako Civil Servicek eskaini digu aplikazio zorrotz horren adibide adierazgarria. Sistema horretan, funtzionarioek iritzi politikoak izan ditzakete, bai eta botoa emateko eskubi­ dea; baina ezin dituzte iritzi nahiz boto horiek adierazi, ez eta hauteskundee­ tan parterik hartu. Hauteskundeetan parte hartu eta hautespenezko karguren bat lortu nahi duen funtzionarioak uko egin behar dio funtzionario izaerari. Ingalaterran, beraz, ezinezkoa da funtzionario mailatik maila politikora iga­ rotzea, eta alderantziz. Funtzio publikoaren eta jarduera politikoaren arteko bateraezintasun eredu hori otsailaren 8ko 10/1977 Errege Dekretu­Legeak Indar Armatuetako kideentzat ezarri zuena da. Lege horretaz geroztik, Espainiako militarrek ezin izan dute alderdi politikoetan edota sindikatuetan afiliatu, iritzi politikoak adierazi, hauteskundeetan hautagai gisa aurkeztu ez eta kargu politiko batera­ ko izendatuak izan. Halako zerbait eginez gero, karrera militarra galtzen zu­ ten behin betiko, Ingalaterrako funtzionarioek funtzionario izaera galtzen zuten bezala. Egoera Militarrei buruzko 1.385/90 Errege Dekretuak, ostera, eraentza hori aldatu du zati batean. Errege dekretu horren arabera, militarrek hauteskundeetan parte har dezakete, eta horrek ez du esan nahi karrera gal­ tzen dutenik; hala ere, ez dute militar gisa jarduten kargu publikoa bete bitartean. Gainera, kargu hori utzi eta gero ere, urte bi gehiago egon behar di­ ra militar jardunetik kanpo. Espainian militarrei zorroztasun horiek ezartzen zaizkien bitartean, fun­ tzionarioei politika eta sindikatu jarduerarik zabalena gauzatzea ahalbideratu zaie; gainera, jarduera hori ahalbideratu ez ezik sustatu ere egin da. Egia esan, funtzionarioek ondoko guztiak egin ditzakete: alderdi politiko nahiz sindikatu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.