Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 10

380

RAMÓN PARADA

riozkoa da (Europako administrazio karreretan dauden teknikak eta Espainian baztertu berri direnak): lanbidean gora egitearen printzipioa; kideen artean le­ hia baino gehiago elkartasuna egotea; lanetik inor ez botatzea; eta, azkenik, enpresa edota kidego espiritua sustatzea taldeari eta, azken finean, gizadiari zerbitzu egiteko espiritua. Horrek guztiak erakusten digu gizakiaren kontzep­ tua ez datorrela bat TAYLOR­en obsesioarekin. Autore horrek zioenez, lan­ postuak zehatz sailkatu behar ziren, eta soldatak irizpide matematikoekin kal­ kulatu behar ziren, lanpostu bakoitzeko zereginak kontutan hartuta. Sistema hori egokia izan daiteke —eta ez beti, japoniarrek frogatu duten bezala— fabrika nahiz erostetxe handietan, baina guztiz bateraezina da funtzio publi­ koarekin; egin­eginean ere, funtzio publikoa betetzean, hots, funtzionarioen jokabidean, lehentasuna izan behar dute materialak ez diren faktoreek. Bada, azkenik, funtzio publiko sistemaren beste konbinazio (eta arazo) bat: Administrazioaren zerbitzupean dauden langile gehienak funtzio publi­ koaren sistema bati lotuta egon arren, horiekin batera lan­kontratuko langi­ leak ere izaten dira sarri askotan, eta horrek bereizkeria larriak sortarazten ditu talde bi horien artean. Horixe gertatu zen, hain zuzen, Alemanian Mun­ duko Bigarren Gerraren ostean; herri horretako enplegu publikoaren siste­ man, konbinazio horren ondorioz, hain zuzen, aurkajartze eta disfuntzio ugari izan dira. Haatik, Espainiako enplegu publikoaren sistema bide oker horre­ tatik joan da, Funtzionario Publikoei buruzko 1964ko Legetik hona. Azken finean, gai honetan eta hurrengoetan azaldu nahi dena da Espai­ niako Administrazioak baztertu egin duela sistema itxia, hau da, funtzio pu­ blikoaren benetako sistema. Ildo bertsutik, egun Administrazioaren antolaketa sistema eta hark langileekin dituen harremanak lan sistema baino sistema are irekiago batean dautza. Edonola ere, komeni zaigu beste herri batzuetako sis­ temen bereiztasunak aztertzea, gero Espainiakoa baloratu eta besteengandik izan dituen eraginak aztertzeko. Funtzio publiko konparatuari buruz jarraian datorren azalpenaren helburua, beraz, hauxe da, besterik gabe: agerian uztea herri bakoitzeko ezaugarri edota osagairik berezienak, Espainiako sisteman eragina izan duten neurrian. Horrenbestez, sarrera honen helburua Espainia­ ko sistema ulergarriago bihurtzea baino ez da.

2. FRANTZIAKO FUNTZIO PUBLIKOA Frantziaren historiak erakutsi du funtzionarioek zerbitzuan eta euren lan­ postuetan iraun dutela, nahiz eta urteetan zehar erakunde eta alderdi politiko erabat desberdinak egon. Horixe da, izatez, funtzio publikoaren benetako sis­ tema antolatzeko behar den oinarrizko baldintza; ondorenez, ez da harri­ tzekoa «ordena zibila» ezartzeko lehendabiziko ahaleginak Frantzian egitea,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.