Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 109

FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA

479

gutxiago eskatzen zaio funtzionarioari, gero eta argiagoa baita funtziona­ rioaren bizitza pribatuaren eta lanbidearen arteko banaketa. Amaitzeko, herri demokratikoetan, funtzionarioari Konstituzioarekin fi­ dela izatea agintzen zaio; Espainiako Zuzenbidean eginbehar hori ez betetzea falta oso larria da [Neurriei buruzko Legearen 31.1.a) art.]. Ikusi dugunez, eginbehar eta betebehar horiek guztiak, kasu batzuetan, zuzenean adierazi dira 1964ko Legearen testu artikulatuaren 76.etik 82.era bitarteko artikuluetan. Beste batzuetan, ostera, arauketa berezietatik ondorioz­ tatzen dira; bateraezintasunen arauketa edota sekretu ofizialei buruzko legeria dira horietako batzuk. Diziplina urratzeen katalogoek, halaber, beste egin­ behar batzuk erakarri dituzte (1964ko Legearen 87.etik 90.era arteko arti­ kuluak eta Neurriei buruzko Legearen 31. art.). Funtzionarioen statusak dakartzan eginbehar eta betebeharrak Langileen Estatutuak lan­kontratuko langileei ezartzen dizkienak baino zorrotzagoak dira. Egin­eginean ere, «langileek lanpostuko betebehar zehatzak baino ez dituzte: segurtasun nahiz higiene neurriak betetzea; enpresarioak zuzendaritzako ahal­ men arruntak erabilita emandako agindu eta jarraibideak aurrera eramatea; enpresaren jarduerarekin ez lehiatzea; ekoizgarritasun hobea lortzen lagun­ tzea; eta, azkenik, lan kontratuek eratorri dituzten gainerako eginbehar guztiak» (5. art.). Zalantza izpirik gabe, langile eta funtzionarioen arteko desberdintasun hori disfuntzio larrien iturri da. Berriro ere, kontua ez da baka­ rrik funtzionarioek euren eta langileen arteko tratuan bereizkeriak egin direla uste izatea. Esan nahi baita, enplegatu publikoei ezarri zaizkien eginbeharrak ez datozela bat herri zerbitzuen jardunbidearen eskakizunekin. Funtzionarioen eginbehar eta betebeharrak nahiz diziplina erantzukizuna, izan ere, herri zerbi­ tzu horietarako bereziki eratu ziren. Azken buruan, argi dago arauketa horietako bat soberan dagoela, erakunde berberaren zerbitzupean daudenek ezin dituz­ telako betebehar desberdinak izan, eta betebehar horiek ez betetzeagatik zehapen desberdinei lotuta geratu.

7. ALDERDIGABETASUN BETEBEHARRA: POLITIZAZIOA ETA BATERAEZINTASUNAK Badira funtzionarioei interes orokorrak objektibotasunez betetzea eta al­ derdikeriarik gabe jardutea agintzen dieten konstituzio printzipioak; lehenago esan bezala, printzipiook karrera sistema eskatzen dute funtzio publikoaren antolaketarako. Sistema horrek, batetik, funtzionarioen lanbide igurikimenak babestu behar ditu unean uneko trikimailu politikoetatik; bestetik, interes orokorrak bete nahian zintzo jokatzeak ekar ditzakeen arriskuak estaltzeko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu