FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA
477
tzen zaio. Azkenik, ordainarazpena egiteko, zenbatekoa nominetatik deskon tatu behar da hilero (23. art.). Klase pasiboen pentsioak ez dira aseguru pribatuko kontratuaren ondo riozkoak; aitzitik, prestazio publikoak edota funtzionarioari zor zaizkion ordainketen eperako zatiak dira. Horrela izanik, bateraezintasunen inguruko arauak aplikatu behar dira eremu horretan ere: Administrazioari zerbitzu bakarra ematen dio funtzionarioak; hori dela eta, funtzonario horrek ezin du Gizarte Segurantzako beste eraentzek emandako pentsiorik jaso. Bestela esa teko, onuradunak bata ala bestea aukeratu behar du (26. art.). Hariari segiz, Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legeak adierazi duen bezala, jardunean diharduten langileek ezin dute aldi berean lanpostu bat baino gehiago bete, edo ordainketa bat baino gehiago jaso (salbuespen egokiak eginda); taxu berean, jubilazio edo erretiro pentsioak jasotzea eta pentsio horien titularrak sektore publikoaren lanpostuetan jardutea bateraezinak dira (33. art.). Bukatzeko, klase pasiboen sistemaren barneko bateraezintasunei dagokie nez, legeak hauxe ezarri du: ezin dira aldi berean hiru pentsio arrunt baino gehiago jaso (jubilazio, alarguntasun, zurztasun eta famili pentsioak), nahiz eta kausatzaile bat baino gehiago egon; halaber, pertsona batek (berak edo be re senideentzat) ezin ditu aldi berean klase pasiboen pentsio arrunt bi edo ge hiago jaso (25. art.).
6. FUNTZIONARIOEN EGINBEHARRAK Funtzionarioen eginbehar eta betebeharrak euren estatutuetan ageri dira (Funtzionarioei buruzko 1964ko Legearen 76.etik 82.era bitarteko art.ak). Eta halakorik ez badago, euren ardurapean dauden zerbitzu publikoen arauetatik ondorioztatzen dira; bestela, diziplina urratze gisa sailkatu diren jokabideen deskripziotik. Guztiarekin ere, autoreek antzera samar aipatu dituzte estatu tuetatik eta zerbitzu publikoen arauetatik ondorioztatzen diren eginbeharrak, eta zerrenda honetara bil daitezke: Lehenik, funtzionarioak dedikazio osoa eskaini behar dio funtzioari. 1964ko Legeak honelaxe definitu du eginbehar hori: «funtzionarioek funtzioa edo kargua fideltasunez bete, euren buruzagi nahiz lankideekin elkarlanean aritu, eta zerbitzuak hobetzeko nahiz eurak destinatuta dauden administrazio unitatearen helburuak lortzeko laguntza eman behar dute». Eginbehar horiek beteko direla bermatzeko, legeak hauxe ezarri du: funtzionarioa «bere bu legoa (edo zerbitzuak emateko erabiltzen duen beste edozein toki) dagoen udal mugartean bizi behar da. Edozelan ere, arrazoi bidezkotuak egonez gero, saileko idazkariordeak baimena eman diezaioke funtzionarioari beste leku