Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 104

474

RAMÓN PARADA

tuzte, sindikatu horiek duten ordezkaritza mailaren arabera. Administrazio periferikoari bagagozkio, probintziako batzordeak aipatu behar dira. Geroxea­ go ikusi dugun moduko osaketa dute, eta batzordeburuak MUFACEko probintzi ordezkariak dira. Azkenik, militarrek mutualitate berezia dute, Indar Arma­ tuetako Gizarte Erakundea hain zuzen (ISFAS); Justizi Administrazioaren funtzionarioentzat, bestalde MUGEJU dago. Prestazioei dagokienez, antzeko eraentza dute bi horiek. Mutualistei ondoko prestazio zein sorospenak jasotzeko eskubidea aintza­ tetsi zaie: osasun laguntzaren inguruko derrigorrezko prestazioak; zerbi­ tzurako ezgaitasun iragankorraren ondoriozko aldi baterako sorospena; ez­ gaitasun iraunkor osoaren zein erabatekoaren edota elbarritasun larriaren ondoriozko prestazio berreskuratzaileak; elbarri larria zaintzen duenari or­ daintzeko prestazioak; lanbide gaixotasunak ekarritako lesio, ebaketa zein itxuragabetzeengatiko kalteordainak, baita zerbitzu­eginkizunaren edo eginki­ zun horren ondorioz sortutakoengatikoak ere; gizarte zerbitzuak; gizarte laguntza; ezkontza sorospenak; eta, azkenik, jaiotze sorospenak. Gobernuak ezartzen ditu borondatezko prestazioak, Kontseilu Artezka­ riaren ekimenez, eta Mutualitateen Biltzar Nagusien onespena jaso ondoren. Prestazio horiek honakoak dira: jubilazioari dagokion pentsio osagarria; alar­ guntasun sorospen edota pentsio osagarria (kasuan­kasuan ikusi behar); zurz­ tasun sorospen edota pentsio osagarria (kasuan­kasuan hauek ere); senideen­ tzako pentsio zein sorospenak; Gobernuak erabaki ditzakeen bestelako prestazioak. Prestazio horiek eta eskubide pasiboen sistema erabilita aintzatets daitezkeenak ere independenteak eta baterakorrak dira. Azkenez, prestazioak mutualisten kuoten nahiz mutualitatearen gainerako baliabide ekonomikoen pentzutan finantzatzen dira.

5. ESKUBIDE PASIBOAK Eskubide Pasiboei buruzko Legeak (apirilaren 30eko 670/1987 Legegin­ tzazko Errege Dekretuak onetsitako testu bateginak) honelaxe definitu ditu eskubide horiek: funtzionarioak, zerbitzua uztean, berarentzat edota beraren familiarentzat sortarazten dituen pentsioak dira, eta pentsio horiek zahartza­ ro, ezintasun, heriotza eta biziraupen arriskuei egiten diete aurre. Horrela, ondokoak dira pentsiook: jubilazio, alarguntasun eta zurztasun pentsioak, bai eta funtzionarioen gurasoentzakoak (edo horietatik bizirik dagoenarentza­ koak). Pentsio horiek guztiak arruntak, apartekoak edota terrorismo ekintzen ondoriozkoak izan daitezke. Hasteko, pentsio arruntak aztertuko ditugu. Horietako bat, jubilazio edo erretiro pentsioa da eta pentsio hori ordaintzeko, funtzionarioak —karrerako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2) by elkarmedia - Issuu