Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (2)

Page 103

FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA

473

4. FUNTZIONARIO PUBLIKOEN GIZARTE SEGURANTZA Estatuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzaren Eraentza Bereziari buruzko ekainaren 27ko 29/1975 Legera arte, funtzionario horien bizi­arris­ kuak estaltzeko klase pasiboen sistema deiturikoa erabiltzen zen. Horren­ bestez, Estatuko aurrekontu orokorren pentzutan ematen ziren bai jubilazio, alarguntasun nahiz zurztasun pentsioak, baita famili laguntza ere (famili laguntzari esker, funtzionarioek kopuru zeken­zekenak kobratzen zituzten —eta dituzte— ezkontide eta seme­alaba bakoitzeko). Era berean, arrisku sis­ temaren estaldura osatzeko, borondatezko nahiz derrigorrezko mutualitateak ezarri ziren, funtzionario kidego edota ministerio esparruan osaturikoak. Mu­ tualitate horien bidez, osasun arriskuak estaltzen ziren, baita pentsioak osatu ere. Mutualitateek ez zituzten eginkizun horiek berdin­berdin betetzen, nahi­ koa arrunta baitzen mutualitateak, funtzionarioen kuotez gain, zerbitzue­ tan ezarritako tasa jakin batzuez ere hornitzea. Aipatu berri dugun legeak, Gizarte Segurantza orokorraren barruan, eraentza berezia ezarri du Estatuko funtzionario zibilentzat, estaldura sistema hauek eraentza horretan jaso direla: a) Eskubide pasiboen sistema; sistema horrek arau bereziak ditu (apirila­ ren 30eko 670/1987 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsitako testu ba­ tegina). b) Famili laguntzarena (1954ko uztailaren 15eko Legea; maiatzaren 4ko 31/1965 Legearen 14 eta 15. artikuluak; eta 3.160/1968 nahiz uztailaren 20ko 2.164/1974 Dekretuak). c) Administrazio mutualismoaren sistema, gorago aipatutako legeak era­ endutakoa. Azken estaldura sistema hori aurrera eramateko, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitatea —EFZM edo MUFACE gaztelaniaz— sortu da (martxoaren 18ko 834/1976 Dekretuak onetsitako araudia). Mutualitate hori izaera juridi­ ko independentea duen erakunde gisa eratu zen, Herri Administrazioetarako Ministerioari atxikirik. Funtzionarioak, bestalde, nahitaez sartu behar dira mutualitate horretan eta kotizazio oinarritzat soldata, hirurteko eta aparte­ ko soldatak ezarri dira. Kontseilu Nagusiak gobernatzen du mutualitatea eta kontseiluburua zuzendari nagusia da. Herri Administrazioetarako ministroak askatasunez izendatzen du zuzendaria eta modu berean utzarazten dio kargua. Administrazioaren zazpi ordezkari eta funtzionarioen beste zazpi ordezkari ere badaude kontseiluan. Administrazioaren ordezkariak Herri Administra­ zioetarako ministroak izendatzen ditu askatasunez; funtzionarioak, aldiz, Funtzio Publikoaren Kontseilu Gorenean dauden sindikatuek izendatzen di­


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.