Doktrina - Zuzenbide Administratiboa II - Antolaketa eta enplegu publikoa (1)

Page 99

ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

99

Horiez gain, badira 11. artikuluan zerrendatu ez diren ahalmenak. Ahal­ menok errege dekretu horrek aipatu ditu eta hauexek dira: legeen arabera ze­ hapen ahalgoa gauzatzea, Estatuaren izenean desjabetzapen ahalgoa erabil­ tzea eta, azkenik, gainerako administrazio agintari nahiz epaileei —edota au­ zitegietan— eskurantza gatazkak azaltzea. Bestalde, xedapen horretan gobernadore zibilaren eginkizun deitu izan direnak ditugu, eta hauexek dira eginkizunok: a) Eskubide nahiz herri askatasunen egikaritza jagon, eta Konstituzioak ezarritako legezkotasun nahiz segurtasun juridikoaren printzipioak bermatzea. b) Ordena publikoa zaindu, eta pertsona nahiz ondasunak babestea, inda­ rreko legeriak emandako eskumenak erabilita babestu ere. c) Estatuko Segurtasun Kidego nahiz Indarren burutza gauzatzea. d) Herri babesaren zerbitzuak zuzendu eta koordinatzea probintzian. e) Bere agintaritzaren eskuordeak izendatzea, kasu eta eremu berezietan bera ordezka dezaten. Azken puntu horri buruz, hots, gobernadoreak baino lurralde eremu txi­ kiagoa duten antzeko erakundeak izateari buruz —besteak beste, Frantziako prefektuordeak; horiek sailen lurralde zatiketak diren Arrondisementetan gau­ zatzen dituztenak euren eginkizunak—, esan behar da erakunde hori ez dela inoiz errotu Espainiako Administrazioan, nahiz eta 3.117/1980 Errege Dekre­ tuaren 18. artikuluak aukera eman Gobernuari egoki deritzen probintzietan gobernadore zibil ordeak izendatzeko. Esanak esan, horien eginkizunak ez di­ ra gobernadore zibilek dituztenak —beti ere, lurralde eremu txikiago ba­ tean—, ezpada ondokoak: probintziako lurralde osoan Gobernua ordeztu eta laguntzea, Gobernuak emandako eskuordetzak erabilita. Kanaria eta Balea­ reetako uharte txikietako eskuordeak, aldiz, berezko lurralde eskumena duten gobernadoreordeak dira eta, euren lurralde eremuan, Estatuko Administrazio Zibilak uhartean dituen zerbitzuak zuzendu, bultzatu eta koordinatzen dituzte gobernadore zibilak emandako jarraibideen arabera. Azken finean, uharteeta­ tako eskuorde horiek euren jurisdikzio eremuan gobernadore zibilaren eratxi­ kipenak izango dituzte.

C) Gobernadore zibila, probintzia zuzendaritzak eta Gobernuko Batzordea Gobernadore zibilaren eta probintzian diren ministerioetako eskuordetzen arteko ohiko gatazka uztailaren 24ko 1.801/1981 Errege Dekretuak arautu du azkenengoz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.