ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
97
ministerio sailetan. Dena den, bultzapen hori ahulagoa izan zen Espainian, eta koordinaziorako kidego organoak sortzean gauzatu zen. Horrela, zerbitzu teknikoen probintzia batzordeak Estatuko Administrazio periferikoaren orga no bihurtu ziren (batzorde horiek probintzia diputazioko organotzat hartu zi tuen Toki Eraentzari buruzko 1955eko Legeak, eta obra planen edota probin tzia zein udal zerbitzuen gaineko ahalmen ebazleak zituzten). Hortaz, Admi nistrazio periferikoaren organo bihurtuta, gobernadore zibila zen batzorde ho rietako buru, eta ministerioak probintzian zituen ordezkari nahiz eskuordeak batzordeetako kideak ziren. Bistan denez, maila horretan nazioko gobernua ren eredua kopiatu zen, batzorde eskuorde eta guzti (1961eko maiatzaren 8ko Dekretua). Zernahi gisaz, zerbitzu teknikoen probintzia batzorde horiek sortu ziren arren —organo horiek eginkizun koordinatzaile garrantzitsuak zituzten probintziako inbertsio fondoak administratzeko eta, horrez gain, gobernadore zibilaren kontsulta organoak ziren arazo nagusietan—, ez zen lortu Estatuko organo periferikoak zinez menperatzerik. Porrot horren azalpena nahikoa erraza da: oso zaila zen gobernu zibiletik Estatuko Administrazio periferiko osoa menperatzea, kontutan hartu behar delako Administrazio horrek izugarrizko handitzea eta konplexutasun tekni koa izan zituela —XIX. mendean pentsaezinekoa—, eta ministroek ez zutela nahi euren probintzia eskuordeen gain zuten zuzeneko hierarkia galtzea. Hala eta guztiz ere, porrota eta guzti, gobernadore zibilak garrantzi handiko esku men nahiz eginkizunak zituen honako gaietan: —Hasteko, Toki Administrazioan, gobernadore zibila probintziako dipu tazioaren berenezko lehendakaria zen, alkateak izendatzen zituen edota Herri zaintza Ministerioari izendapenak proposatzen zizkion, eta administrazio ba besa gauzatzen zuen toki korporazioetan. —Ordena publikoaren alorrean, polizia eta goardia zibilaren agintaritza zuen, baita ikuskizun, jendaurreko egintza, bilera nahiz elkarteen gaineko po liziarena ere. —Zehapen arloan, azkenik, ordena publikoari buruzko legerian edo sek torekako legerian agindutako zehapenak ezartzen zituen.
B) Gobernadore zibila, 1978ko Konstituzioa aldarrikatu eta gero Gaur egun, gobernadore zibilak kualitatezko nahiz zenbatezko aldaketak jasan ditu: batetik, ez da probintziako diputazioaren berenezko lehendakaria eta, horrez gain, alkateak izendatzeko ahalmena galdu du, baita udalerrien gaineko kontrol eta babes ahalmenak ere; bestetik, Estatuko probintzia orga noen gain zuen nagusitasuna ahuldu egin da ezariezarian, horien eskumen eta